Kortabarria ★ (e)k Pako Aristi(r)en Euskararen isobarak liburuaren kritika egin du
Zorrotz baina ez beti
4 izar
Oso liburu interesgarria, eta euskararen inguruko zenbait diskurtsu edo ideia faltsuri eta interesaturi aurka egiten die argiki. Halere, argumentu batzutan lastozko gizon ("strawman") baten aurka egiten duela iruditzen zait, euskara erasotzeko argumentario ez-hain-oldarkor batzuk lantzen ez baititu, eta aurkakotasun agerikoenean jartzen baitu arreta. Bestalde, idazlearen ideia edota irakurketa batzuekin muturra okertu dut irakurri hala, baina ondo dago gurekin %100ean bat ez datozen ikuspuntuak jasotzea.
Irakurketa guztiz gomendagarria, batez ere euskaldun gisa gure egoeraz eta zapalkuntzaz hausnartzeko.
