Euskararen isobarak

hamasei gezur handi eta koda bat

Azal biguna, 195 orrialde

Basque hizkuntza

2014ko mar. 20a(e)an Erein(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9746-929-6
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

4 izar (berrikuspen 1)

Koldo Izagirrek gure hizkuntzan artseniko aztarnak aurkitu zituen bezala, Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola… Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaurdaino euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz. Botere hegemonikoak, berez bereizia zen lurralde bat menderatu duenean, gezurrak asmatzen baititu bere aurpegia ederresteko, eta menderatua konplexuz betetzeko. Gero gezurrok inposatzen ditu, eta guk irentsi egiten ditugu, azkenik, gezurren gainean eraikitako ekimenak antolatzeko. Liburu hau zaplazteko bat da diskurtso desideologizatuen aurpegian; kolpe bat gogoeta alienatuen mahai gainean. Astindua, eta ondoren, katarsia. Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz. Liburu pertsonala, guztiz, baina herri baten hatsa jaso nahi duena. Aspertu behintzat, irakurle, ez zara aspertuko.

Edizio 1

(e)k Pako Aristi(r)en Euskararen isobarak liburuaren kritika egin du

Zorrotz baina ez beti

4 izar

Oso liburu interesgarria, eta euskararen inguruko zenbait diskurtsu edo ideia faltsuri eta interesaturi aurka egiten die argiki. Halere, argumentu batzutan lastozko gizon ("strawman") baten aurka egiten duela iruditzen zait, euskara erasotzeko argumentario ez-hain-oldarkor batzuk lantzen ez baititu, eta aurkakotasun agerikoenean jartzen baitu arreta. Bestalde, idazlearen ideia edota irakurketa batzuekin muturra okertu dut irakurri hala, baina ondo dago gurekin %100ean bat ez datozen ikuspuntuak jasotzea.

Irakurketa guztiz gomendagarria, batez ere euskaldun gisa gure egoeraz eta zapalkuntzaz hausnartzeko.