Izenburu xelebrea, liburu ikaragarria.
Inspirazio autobiografikoa daukaten istorio laburren bilduma da hau, haien arteko erlazioa gero eta agerikoagoa delarik liburuan aurrera egin ahala: alkoholismoa, AEB-Mexiko muga (eta mugakideak), pobrezia... dira bildumako ipuinak ardazten dituzten gaiak. Istorio labur guztiek daukate zerbait, baina horietatik batzuk, benetan markatzen duten maisulanak iruditu zaizkit, emozionatzerainoko lazgarriak. Finean, oso gomendagarria.
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Mikel Iturbe(r)en liburuak
Irakurrita (203 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Mikel Iturbe (e)k Transient Desires puntuatu du: 3 izar
Mikel Iturbe (e)k El conde de Montecristo puntuatu du: 4 izar
Mikel Iturbe (e)k Lucia Berlin(r)en A Manual for Cleaning Women: Selected Stories liburuaren kritika egin du
Review of 'A Manual for Cleaning Women: Selected Stories' on 'Goodreads'
5 izar
Mikel Iturbe (e)k Marc Levinson(r)en The Box: How the Shipping Container Made the World Smaller and the World Economy Bigger liburuaren kritika egin du
Review of 'The Box: How the Shipping Container Made the World Smaller and the World Economy Bigger' on 'Goodreads'
4 izar
Liburu honetara Ever Given itsasontziak Suezeko kanala oztopatuz geratu zenetik tiraka heldu nintzen. Itsasontzi batek izandako istripuaren erruz munduko ekonomia hondatu egingo zela zirudien horretan, informazio bila hasi nintzen. Eta hala, gaur egun globalizazioaren bideratzaile nagusienetakoak diren kontainerren historia azaltzen duen liburu honekin egin nuen topo (nonbait ikusi nuen gomendatua). Levinsonek zehatz kontatzen du kontainerrak izandako sorrera eta eboluzioa, II Mundu Gerratik XXI mendera artekoa. Gaia interesekoa izanez gero, liburu gomendagarria.
Mikel Iturbe (e)k Tempestades de acero puntuatu du: 5 izar
Mikel Iturbe (e)k Theatre Engineering and Stage Machinery puntuatu du: 3 izar
Mikel Iturbe (e)k Harkaitz Cano(r)en Fakirraren ahotsa liburuaren kritika egin du
Review of 'Fakirraren ahotsa' on 'Goodreads'
3 izar
Orokorrean, gustatu zait, baina biografia nobelatuak orokorrean ez dira nire liburu-mota kuttunenak. Nire ustez, egilearen beste lan batzuen mailara heltzen ez den arren (Twist datorkit burura), lan egokia da eta gomendagarria irakurtzeko, batez ere Imanol zenaren figurari buruz gehiago ezagutu nahi izanez gero.
Mikel Iturbe (e)k Trace Elements puntuatu du: 2 izar
Mikel Iturbe (e)k Unto Us a Son Is Given puntuatu du: 3 izar
Mikel Iturbe (e)k Miñan puntuatu du: 5 izar

Miñan, Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde (Narratiba, #131)
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari …
Mikel Iturbe (e)k The Wasp Factory puntuatu du: 4 izar

The Wasp Factory, Iain M. Banks
The Wasp Factory is the first novel by Scottish writer Iain Banks, published in 1984. Before the publication of The …
Mikel Iturbe (e)k Clay Blair(r)en Hitler's U-Boat War liburuaren kritika egin du
Review of "Hitler's U-Boat War" on 'Goodreads'
4 izar
Atlantikoko guduaren lehen erdiaren analisi sakona kronologikoki egiten duen liburua, maila politiko eta estrategikotik hasita, zehaztasun guztietaraino: patruila, itsaspeko... guztiak gainbegiratzen ditu. Nahi besteko informazioa ematen du, eta nahiz eta batzuetan dauden patruila, ontzi eta kapitainen jarraipena egitea zaila den arren, gustura irakurri dudan liburua da.
Egia da Blair nahiko lerratuta dagoela AEBetarantz, eta berak ateratzen dituen ondorio batzuekin ez nago guztiz ados, baina irakurketa modura oso ona iruditu zait, eta lan historiografiko bikaina egin duela ezin da ukatu. Atlantikoko guduari buruzko liburu osatuenetakoa da, eta gaia interesekoa izanez gero, irakurri beharrekoa.
Hori esanda, ez dut oraindik erabaki ea bigarren zatia (1943-1945 artekoa) irakurriko dudan edo ez, bigarren zatia jada ez baita horren interesgarria niretzat.
Mikel Iturbe (e)k Is this bottle corked? puntuatu du: 2 izar
Mikel Iturbe (e)k Letters from a Stoic puntuatu du: 4 izar

Letters from a Stoic, Seneca the Younger (The Penguin classics L210)
This selection of Seneca's letters shows him upholding the ethical ideals of Stoicism—the wisdom of the self-possessed person immune to …