Itzuli

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Bikaina

Baloraziorik ez

Zenbait balorazio: • Liburu bikaina. Ederki idatzia. Azkar irakurtzeko modukoa, kalitatean ezer galdu gabe... • Deserosoa, zer pentsatua ematen duena... • Intriga puntu egokia... • Aipamen ugari arte(et)an maitasuna nola islatua izan den... Interesgarria.

Hainbat galdera: • Maitasunaren atzean ez ote dago, sarritan bakarrik egoteari beldurra izatea? • Maitasun-ideologia ezberdinak existitzen dira? Horri buruzko azterketarik egin da inoiz?  • Maitasun erromantikoa kaltegarria da? Emakumeen aurkako indarkeriaren aliatua da? • Zein da alternatiba? Maitasunean sinisteari uztea eta bere existentzia bera ukatzea? Ala maitasuna berrasmatzea? • Posiblea da, feminismoa lagun, bestea suntsituko ez duen maitasun bat irudikatzea?

Esaldi borobil batzuk:

"Bizitzak banatzea bezain zaila da etxe batean urteetan pilatutako liburuak banatzea." "Mende honetan hiru izan dira asmakizun onenak, dudarik gabe: Tinder, satisfyer-a eta itzultzaile neuronala. Zenbat denbora aurreztu diguten hirurek..." "Harreman betea izateko zerbait falta zitzaion: denbora" "Indarkeria era askotara mozorrotu daiteke. Eta maitasuna gauza asko estaltzen dituen pintura lodia bihur daiteke." …