Itzuli

mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@mikelgs liburua bukatu eta nire iruzkintxoa idatzi dut jada! Hainbat gaitan daukan iritziekin bat ez natorren arren, uste dut ondo dagoela Lenin bezalako pertsona garrantzitsu baten ikuspuntua irakurtzea. Nazio zapaltzaileko langileen jarrera zein izan beharko litzakeen ondo azaltzen du nire iritziz, eta banaketa politiko totala defendatzen du ere. Hala ere, borroka eta antolakuntza estatu mailan izatea defendatzen du, nazio zapalduko eta zapaltzaileko langileek bat egitea beti.