Itzuli

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

Joemak eta Polasak

4 izar

Joemak eta polasak Iñigo Astizek idatzitako poema liburua da. Bertan euskarazko poemak agaertzen dira, Maite Mutuberria ilustratzaileak egindako marrazkiez osatua dagoena. Egileak dio liburu hau edozein adinetarako zuzendua dagoela.

Gure ustez, liburu honek originaltasun handia erakusten du, normalean haur eta gazte literaturako liburuetan ikusi ezin daitekeena, izan ere, oso errepikakorrak baitira istorio asko. Poesia nahiko gutxitan lantzen da haurrekin eskoletan eta liburu honekin era originalean landu daiteke, hala nola, hitz jokoen bidez edo elementu ezberdinen bidez (buruz beherako esaldiak, alderantzizko esaldiak…). Hitz joko asko daude zentzurik gabeak edo nolabait esateko, norabiderik gabeak. Horri esker, poemek eramaten gaituzten mundu imaginatiboari lekua utzi diezaiokegu eta horrela beste modu batera gozatzeko aukera ematen du. Honen ondorioz pentsatzen dugu aukera egokia dela liburu hau lantzea, literaturaz gehiago ikasteko beste modu bat delako, eta ez betiko liburuak irakurriz ikasteko.

Inigo24 erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Inigo24 kaixo! Aipatzen duzun errepikapenen gaia oso tipikoa da haur literaturan eta badu arrazoi bat, umeei gustatu egiten zaie. Ez dakit zergatik, egia esan! Suposatzen dut istorio linealagoa kontatzen duten ipuintxoak luze suertatu ahal zaizkiela umeei eta errepikak segurtasuna-edo ematen diela.

Liburu hau beraz pixka bat handiagoak diren umeentzat ona? Heldua izan arren irakurtzeko gogoa sartu zait! Gorde dut irakurtzekoen zerrendan 😄👌