User Profile

Inigo24

Inigo24@paperjale.eus

Joined 1 year ago

This link opens in a pop-up window

Inigo24's books

No books found.

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 stars

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

Joemak eta Polasak

4 stars

Joemak eta polasak Iñigo Astizek idatzitako poema liburua da. Bertan euskarazko poemak agaertzen dira, Maite Mutuberria ilustratzaileak egindako marrazkiez osatua dagoena. Egileak dio liburu hau edozein adinetarako zuzendua dagoela.

Gure ustez, liburu honek originaltasun handia erakusten du, normalean haur eta gazte literaturako liburuetan ikusi ezin daitekeena, izan ere, oso errepikakorrak baitira istorio asko. Poesia nahiko gutxitan lantzen da haurrekin eskoletan eta liburu honekin era originalean landu daiteke, hala nola, hitz jokoen bidez edo elementu ezberdinen bidez (buruz beherako esaldiak, alderantzizko esaldiak…). Hitz joko asko daude zentzurik gabeak edo nolabait esateko, norabiderik gabeak. Horri esker, poemek eramaten gaituzten mundu imaginatiboari lekua utzi diezaiokegu eta horrela beste modu batera gozatzeko aukera ematen du. Honen ondorioz pentsatzen dugu aukera egokia dela liburu hau lantzea, literaturaz gehiago ikasteko beste modu bat delako, eta ez betiko liburuak irakurriz ikasteko.