mikelgs (e)k Bernardo Atxaga(r)en Sara izeneko gizona(r)i buruzko iruzkina egin du
Nahi izanez gero entzun dezazuen, audioliburu gisa eskaintzeko proba egin nuen eta hementxe dago eskuragarri: baleafunk.eus/library/albums/14/
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Nahi izanez gero entzun dezazuen, audioliburu gisa eskaintzeko proba egin nuen eta hementxe dago eskuragarri: baleafunk.eus/library/albums/14/
Harritzen naiz nola ez duen jende gehiagok aipatu izan Atxagaren liburu hau. Obabakoak ez zitzaidan gustatu gaztetan, adibidez (bi aldiz saiatu nintzen) eta hau, berriz, harribitxi bat iruditzen zait. Eman aukera bat!
Denboran aurrera eta atzera eramaten zaitu eta garai bateko girotik bestera aldatzen zara, nahastu egiten dira... pasada bat iruditu zitzaidan.
Gaztelaniaz dakigunontzat behintzat, katalanez irakurtzen saiatu eta posible da ulertzea, gustura irakurtzea. Hori bai, luzea da (eta monastegi kontuekin une batzuetan aspertu nintzen).
Gustura irakurri nuen. Gero liburua pasa diedanek ere, gustatu zaiela esan didate. Zalantza daukat (irakurtzen nuen bitartean pentsatzen nuen) ea nola zahartuko den liburu hau. Izan ere, nire garaiko erreferentzia kulturalekin txisteak egiten ditu... niri barrea ahots goran atera zidan noizbait, baina hemendik 20 urterako irakurleei ez die berdin balioko.
Portzierto, pertsonaia potenteena Igone, noski. Ai ama!