Erabiltzailearen profila

txerren

txerren@mastodon.eus

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

Bide berriak? Bide guztiak!

Qiyasim. Al-Mugawir.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

avatar for txerren@mastodon.eus txerren bultzatuta
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza (Paperback, euskara language) 5 izar

Ibilbide arrakastatsu baten eta hogei urteko ezkonaldi baten ostean, bi seme-alabekin, McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko …

Trantsizioak eta bizitza bizigarriak

5 izar

Oso gustura irakurri dut lehenagotik ere jarraitzen nuen McKenzie Wark pentsalari marxista eta transaren liburu auto-biografiko hau. Genero trantsizio berantiarra kontatzen du iraganera bere buruari eta hurbileko pertsonei idatzitako gutunen bitartez, oso modu original eta hurbilean. #Transfobia eskuin-muturraren eta internazional erreakzionarioaren akuilu bihurtu den garaiotan, uste dut ezinbestekoa dugula trantsizio prozesuak egin dituzten pertsonen kontakizunak irakurri eta hauen bizi esperientziak ezagutzea. gaur egun zapalduenen diren pertsonen eskubideen defentsa egitea da, denontzat bizitza bizigarriak izateko bermea.

Gure unibertsitateak (alde bakarrez) erabaki du bere plataformetan lan egiteko (ez dakit, adibidez datorren urteko ikasgaien programak argitaratzeko) bi pausuko autentikatzea egin ahal izateko Windows makina bat edo 5 urte baino gutxiago dituen android telefono bat behar dituzula.

Benetan ondo pentsatzen ari gara gure erabaki teknologikoak.

Ez daukat ez twitter ez instagram ez facebook ez tiktok konturik eta aldi berean frustrantea eta askatzailea izaten ari da nire inguruak bidaltzen dizkidan estekak ez zabaltzearena.

Oso interesgarria (tragikoa ere bai) da 2024ko komunikazio eta informazio ekosistemarena.

Nire iritzia: uste dut paisaia/ekosistema burujabe baten alde ahalegin handi eta hobeagoak egin beharko genituzkeela herri mailan.

Azken deialdian Bilboko jaialdiaren Sormen Digitala Beka irabazi genuen proiektuarekin eta esan behar dut kristona montatzera goazela.

Zauden lekuan zaudela zure sakelekoarekin eta aurikulare batzuekin zure inguru fisikoa modu situazionista ludikoan berdeskrubitzeko proiektu poetikoa izango da, tartean Piszifaktoria Ideia Laborategia, Fikzio Fabrika, @Talaioskoop kooperatiba eta Audiogela soinu ingeniariak tartean dituela.