mesietacris (e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du
XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK
5 izar
Liburu dibertigarria da eta haurrentzat berezia izan daiteke, normalean ez baitaude ohituta poemak irakurtzera. Egia esan nahiko erraz irakurtzen den liburua da, letra tamaina aproposa baitauka eta poemetako batzuk oso laburrak baitira.
Poemei dagokionez, hitz joko eta errima asko daudela ikus daitezke, haurrek musikarekin lotu ditzatekenak. Hori horrela izanik, haurrentzat deigarriak izan daitezkeen poemak dira. Gainera, horri gehitu behar zaio liburu osoan zehar poemekin lotuta dauden hainbat irudi erakargarri agertzen direla eta nola ez, horrek poemak ulertzeko lagundu eta gazteen arreta eskuratzea eragin dezake.
Bestalde, teorikoki 6 urtetako haurrentzat bideratuta dagoen arren, nagusiagoentzat ere balio dezakeela uste dugu. Azken finean, mota askotako poemak biltzen dituen liburua baita, hala nola animaliei ingurukoak edota urtaroen ingurukoak. Horrekin lotuta, umoreak ere presentzia handia duela esango genuke, askotan poemak barre txikia ateratzea lortzen baitituzte.
Hau guztia kontuan izanik, haurrentzat liburu egokia eta interesgarria dela esango genuke, izan ere, literatura beste modu batean lantzeko aukera …
Liburu dibertigarria da eta haurrentzat berezia izan daiteke, normalean ez baitaude ohituta poemak irakurtzera. Egia esan nahiko erraz irakurtzen den liburua da, letra tamaina aproposa baitauka eta poemetako batzuk oso laburrak baitira.
Poemei dagokionez, hitz joko eta errima asko daudela ikus daitezke, haurrek musikarekin lotu ditzatekenak. Hori horrela izanik, haurrentzat deigarriak izan daitezkeen poemak dira. Gainera, horri gehitu behar zaio liburu osoan zehar poemekin lotuta dauden hainbat irudi erakargarri agertzen direla eta nola ez, horrek poemak ulertzeko lagundu eta gazteen arreta eskuratzea eragin dezake.
Bestalde, teorikoki 6 urtetako haurrentzat bideratuta dagoen arren, nagusiagoentzat ere balio dezakeela uste dugu. Azken finean, mota askotako poemak biltzen dituen liburua baita, hala nola animaliei ingurukoak edota urtaroen ingurukoak. Horrekin lotuta, umoreak ere presentzia handia duela esango genuke, askotan poemak barre txikia ateratzea lortzen baitituzte.
Hau guztia kontuan izanik, haurrentzat liburu egokia eta interesgarria dela esango genuke, izan ere, literatura beste modu batean lantzeko aukera ematen duelako. Gainera, haurrak hain daude ohituta ipuinak irakurtzera, non beste genero literario batzuetako liburuak irakurtzea arraroa egiten zaien. Beraz, Xorromorropoemak denbora pasa bikaina izan daitekeela uste dugu.