mesietacris (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
Joemak eta Polasak
5 izar
Gure ustez, liburu oso originala da, normalean haur eta gazte literaturako liburuetan ikusten ez dena. Oso gutxitan poesia lantzen da haurrekin eta gainera era originalean lantzen da, hau da, hitz jokoak ditu, elementu ezberdinak ditu, hala nola, puntuak hitzen artean, buruz beherako esaldiak, alderantziz irakurri beharreko esaldiak etab.
Poemak irakurtzean konturatu gara umorezkoak direla, eta grazia dutela. Gainera, lehen hezkuntzako haurrentzat egokiak badira ere, helduagoek ere irakur dezakete, eta grazia egin diezaiekete. Guri irakurtzen geunden momentuan grazia egin zigun.
Gainera, uste dugu hainbat jarduera egin daitezkeela horrekin, ez baita asko lantzen gai hori, eta interesa piztu dakieke, betiere haien hiztegira egokituta.
Honen ondorioz pentsatzen dugu egokia dela liburu hau, literatura lantzeko beste modu bat delako, eta ez betiko liburuak irakurriz.