Itzuli
Blacksad : integral (Hardcover, Spanish language, 2014, Norma Editorial, NORMA EDITORIAL, S.A.) 5 izar

Blacksad : integral

5 izar

Istorio interesgarriak, alor estetikoa behar den bezala zainduta. Girotzea kalitate handikoa dela deritzot. 1950 inguruko AEBetako gizartean modu nahiko sinesgarrian finkatuta, animalia antropomorfikoen bidez. Pertsonaia protagonista astiro-astiro gogoko izatera gidatu gaitzakeen liburua. 5 istorio desberdin daude, batzuk beste batzuk baino erakargarriagoak apika, baina guztiak kalitate maila ganorazkoa erakusten dutenak.