Kritikak eta Iruzkinak

e-gor

e-gor@paperjale.eus

duela 3 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Samīraẗ Qayṣar ʿAzzām(r)en Beste urte batez liburuaren kritika egin du

Samīraẗ Qayṣar ʿAzzām: Beste urte batez (Paperback, Euskara language, Testu Zaharrak) 5 izar

XX. mendearen erdialdean Palestinako literaturan bide berriak urratu zituen idazlea. Palestinar jende xehearen eguneroko bizitza …

Palestinako Nakba ostean kokatutako ipuin hunkigarri eta ederrak, gatazka, emakumea eta pobreziari buruzkoak

5 izar

Asko gustatu zait. Itxura sinplez mozorrotutako istorio ederrak, sentiberatasun ikaragarriz kontatuak eta benetan hunkitzen dutenak.

Egilearen obra hiru gairen inguruko ipuinez osatuta omen dago: Palestinako gatazka (Nakbak gaztaro betean harrapatu zuen egilea, familia erbesteratu eta banatu egin behar izan zen, beraz ezagutzaz idazten du horri buruz), emakumea eta pobrezia. Liburu honek bakoitzetik hiruna ipuin biltzen ditu.

Egilearen bizitza ere harritzekoa da, aurreiritzi ugari hausten dituena. Familia kristau batean jaioa 1927an, britainiar mandatuaren garaian, 18 urterako eskola bateko zuzendari zen. Nakbaren ondoren erbestealdiak igaro zituen Libano, Irak eta Zipren. Irakaskuntzan, kazetaritzan, irratigintzan eta idazle aritu zen, beti goian aipatutako gaien inguruan. Iraketik bota zuten agintarien aurka mintzatzeagatik. Sei Eguneko Gerraren ondoren Palestinara itzultzea erabaki zuen, eta bidai horretan Jordaniako erbesteratu batzuk elkarrizketatzera zihoanean bihotzekoak jota hil zen, artean 40 urte ere ez zituela.

Itzulpena Xabier Monasteriok egin du, hitzaurrea Iñigo Aranbarrik eta irudiak Adur Larreak. Liburuaren salmentatik lortzen den diru guztia …

(e)k Koro Navarro (Itzulpena)(r)en Arrabioen gerra liburuaren kritika egin du (Literatura Unibertsala, #188)

Karel Capek, Koro Navarro (Itzulpena): Arrabioen gerra (Paperback, Euskara language, 2024, Erein, Igela) 5 izar

Gizakiaren ondoan, oso maila altura heldu dira Capeken arrabioak, haren kultura eta usadio asko bereganatuta. …

Aktualitate handikoa, kritika sotila eta umore fina

5 izar

1936koa izan arren, harritu nau zelako aktualitatea daukan. Gizartearen diru goseagatik mundua pikutara doala ikusi arren, ezin inork jarrera aldatu. Gizadiaren amaiera datorrela ikusi arren, estatuak euren arteko xextran eta ika-miketan. Mehatxua ez da klimatikoa, baina bestenaz gaur-gaurkoa dirudi. Pertsonaia finkodun istorio bat izan beharrean (rekurrente batzuk badiren arren), giza historiaren episodio edo tarte bat kontatzen du, batzuetan kazetaritza-kronika gisa (oso originala iruditu zaidana), eta beti umorez. Oso sotilki eta umore finez kritikatzen du gizakien zentzugabekeria. Bestalde, arrabio adimendunek kontzientzia edo sentimendurik baduten eta eskubideak merezi dituzteneko eztabaida, garaian zenbait giza talderekiko jarrerak kritikatzeko idatziko zen, baina AArekin dagoena eta datorrena gogoratzen du apur bat (beste zentzuan).

(e)k Pedro Espinosa Ortiz de Arri(r)en Hertzainak liburuaren kritika egin du

Pedro Espinosa Ortiz de Arri, Elena López Aguirre: Hertzainak (Paperback, 2013, Pepitas de calabaza) 4 izar

Oso interesgarria, modu oso erakargarrian kontatua

4 izar

Ikaragarri disfrutatu dut liburu honen irakurketa. Hertzainak nire talderik gogokoenetako bat da zalantzarik gabe, gaztetan asko jarraitu nituen eta zenbait kontzertutara joan nintzen, euren ibilbidearen erditik aurrera edo (lehenago gazteegia nintzen). Eta liburu honen bidez haiei buruzko gauza interesgarri eta jakingarri berri pila ezagutu dut, eta baita hasierako garaietako Gasteizko giroaren berri ere. Gainera, liburua oso modu berezian idatzita dago, ez baitago narratzailerik: Hertzainak-en historia taldekideen, lagunen, ingurukoen, haiekin harremana izandako beste talde batzuetako kideen, haiekin lan egindako musikako profesionalen eta besteren testigantzen bidez jasoko dugu, kronologikoki ordenatutako elkarrizketa zatien bidez. Originala iruditu zait. Eta hizkuntza kaleko eta lagunartekoa erabiltzeak, lekukotza errealak izateak, askotan bertsio ezberdinak eta are kontrajarriak agertzeak (ez soilik iritziak, baita gertatutako kontuez ere)... erritmo bizia ematen diote, benetan harrapatzen duena. Liburua 1993an egin zen, taldea desegin eta gutxira. 2013an edizio berri bat atera zen, beste lekuko batzuk kontatutakoak gehituta. Eta beste bat 2023an (nik dudana), kronologian …

(e)k Karel Čapek(r)en RUR Robot lantegia liburuaren kritika egin du

Karel Čapek: RUR Robot lantegia (Paperback, Euskara language, Testu Zaharrak) 4 izar

RUR (Robot lantegia) obra da kritikari guztiek zientzia-fikziozko lehen antzezlantzat hartzen dutena. Liburuan aurreikusten ziren …

Zientzia-fikzio klasiko gozagarria, gaurkotasunezko eta hausnarketarako gaiz betea

4 izar

Zientzia-fikzio klasikoaren (Verne, Wells...) xarma duen lana, ezberdintasunak ezberdintasun: erraldoi horien maila ez dauka eta gainera antzezlana da (zientzia-fikziozko lehen antzezlana omen!). Tramak buelta arraro batzuk ere ematen ditu, eta istorioak lehengo obren xalotasuna dauka. Baina oso lan gozagarria da, bereziki gaurkotasun osoa duten hausnarketa eta ideiez beteta dagoelako. Are, gaur egunerako ere interesgarriak eta berritzaileak diren ideiak dakartza gizatasunaz, robotez, adimen artifizialaz, sentimenduez, biziaz, kapitalismoaz... Laburtxoa da, jarraian eta erraz-erraz irakurtzen da. Oso interesgarria eta gomendagarria.