e-gor (e)k Pedro Espinosa Ortiz de Arri(r)en Hertzainak liburuaren kritika egin du
Oso interesgarria, modu oso erakargarrian kontatua
4 izar
Ikaragarri disfrutatu dut liburu honen irakurketa. Hertzainak nire talderik gogokoenetako bat da zalantzarik gabe, gaztetan asko jarraitu nituen eta zenbait kontzertutara joan nintzen, euren ibilbidearen erditik aurrera edo (lehenago gazteegia nintzen). Eta liburu honen bidez haiei buruzko gauza interesgarri eta jakingarri berri pila ezagutu dut, eta baita hasierako garaietako Gasteizko giroaren berri ere. Gainera, liburua oso modu berezian idatzita dago, ez baitago narratzailerik: Hertzainak-en historia taldekideen, lagunen, ingurukoen, haiekin harremana izandako beste talde batzuetako kideen, haiekin lan egindako musikako profesionalen eta besteren testigantzen bidez jasoko dugu, kronologikoki ordenatutako elkarrizketa zatien bidez. Originala iruditu zait. Eta hizkuntza kaleko eta lagunartekoa erabiltzeak, lekukotza errealak izateak, askotan bertsio ezberdinak eta are kontrajarriak agertzeak (ez soilik iritziak, baita gertatutako kontuez ere)... erritmo bizia ematen diote, benetan harrapatzen duena. Liburua 1993an egin zen, taldea desegin eta gutxira. 2013an edizio berri bat atera zen, beste lekuko batzuk kontatutakoak gehituta. Eta beste bat 2023an (nik dudana), kronologian …
Ikaragarri disfrutatu dut liburu honen irakurketa. Hertzainak nire talderik gogokoenetako bat da zalantzarik gabe, gaztetan asko jarraitu nituen eta zenbait kontzertutara joan nintzen, euren ibilbidearen erditik aurrera edo (lehenago gazteegia nintzen). Eta liburu honen bidez haiei buruzko gauza interesgarri eta jakingarri berri pila ezagutu dut, eta baita hasierako garaietako Gasteizko giroaren berri ere. Gainera, liburua oso modu berezian idatzita dago, ez baitago narratzailerik: Hertzainak-en historia taldekideen, lagunen, ingurukoen, haiekin harremana izandako beste talde batzuetako kideen, haiekin lan egindako musikako profesionalen eta besteren testigantzen bidez jasoko dugu, kronologikoki ordenatutako elkarrizketa zatien bidez. Originala iruditu zait. Eta hizkuntza kaleko eta lagunartekoa erabiltzeak, lekukotza errealak izateak, askotan bertsio ezberdinak eta are kontrajarriak agertzeak (ez soilik iritziak, baita gertatutako kontuez ere)... erritmo bizia ematen diote, benetan harrapatzen duena. Liburua 1993an egin zen, taldea desegin eta gutxira. 2013an edizio berri bat atera zen, beste lekuko batzuk kontatutakoak gehituta. Eta beste bat 2023an (nik dudana), kronologian azken elkartzeen eta agurreko kontzertuen berri ere eman eta argazkiren bat ere sartzen duena. Aurkitzen diodan "baina" bakarra hizkuntzarena da. Askoz gusturago irakurriko nukeen euskaraz balego, eta uste dut hala dagokiola eta hala beharko lukeela (edo behintzat hala ere bai). Badakit taldekide denek ez zekitela euskaraz, lagunek eta elkarrizketatutako askok ere ez, beharbada egileek ere ez... baina garai hartan Gasteizen jende askok euskaraz jakin ez arren, euskaraz abestearen aldeko apustu ausarta egin zuten Hertzainak-ekoek, eta koherenteago litzateke liburua ere hala egingo balu.