Itzuli

(e)k Guy Delisle(r)en Pyongyang liburuaren kritika egin du

Guy Delisle: Pyongyang (GraphicNovel, Gaztelania language, 2004, Astiberri) 3 izar

El mejor documental que se ha hecho sobre Corea del Norte es una historieta. El …

Gutxi inporta dit berba egiten duena Cao de Benós den edo Guy Delisle den

2 izar

Ipar Koreaz hitz egiten dizutenean oso zaila da bereiztea zer den egia eta zer den gezurra (gutxi inporta dit berba egiten duena Cao de Benós den edo Guy Delisle den). Nire ustez, ia ezinezkoa da errejimenaren aldeko edo kontrako jarreren irakurketa minimoki kritikoa egiten saiatzea, jarrera horien aldekoek zu etsaitzat hartu gabe.

Liburua irakurtzen hasi naizenean, lehen erdira arte, iruditu zait Guy Delislek Ipar Korearen ideia osatuarekin hasten duela bidaia eta ez dela saiatzen, ezta gutxienik ere, bere burua zalantzan jartzen. Harrigarria iruditzen zait hori, "Ipar Koreari buruz egin den dokumentalik onena" bezala erosi baitut komiki hau. Baina bigarren zatia are okerragoa da. Uste dut argi eta garbi geratzen dela zein den Guy Delisleren korearrekiko jokabidea gidaria eta itzultzailea nola tratatzen dituen kontutan hartzen badugu. Bestalde, Ipar Koreari buruz umorea egin dezakezula uste dut eta osasuntsua dela pentsatzen dut, baina zure lagunekin pertsona jakin batzuei sistematikoki barre egitea oso gustu …

Dabid erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@desertorea ulertzen dut zure erreakzioa "Ipar Koreari buruz egin den dokumentalik onena" espero bazenuen, baina liburuak saltzeko egiten diren kritika horiei ez nieke kasu gehiegi egingo. Sumatu duzun umore hori Guy Delisle egile bezala bereizten duena da, bere estiloa da eta bere lan guztietan darabil. Bere beste komiki bat irakurri eta berdin pentsatzen jarraitzen baduzu, zure zerrenda beltzean sartu eta kito.