Dabid (e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Zortzigarren Hiria liburuaren kritika egin du
Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa
5 izar
Aselekiko adiskidetasunak testuinguru berezia sor dezake liburu hau baloratzeko unean, hori ez dut ukatuko. Baina kalitate literarioak funtsezko irizpidea izaten jarraitzen du niretzat honelako liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean: narratiba (eramaten zaituena), estiloa (beti bezain pertsonala), pertsonaien sakontasuna (aipamen berezia, zalantzarik gabe, Elederrentzat) eta obraren beste alderdi tekniko, eta ez-tekniko batzuk modu objektiboan ebaluatzen saiatu behar baita irakurle kritikoa. Puta ideiarik ez duen arren. Adibidez, ironia ia-ia protagonistetako bat dela antzeman nahi badu.
Liburua irakurtzen amaitu bezain laster, mezu batzuk bidali nizkion Aseli: "Saramagoren eragina igartzen zaizu", "Eszena batek gogora ekarri dit orain izenburua gogoratzeko gai ez naizen pelikula bat" eta, bukatzeko, "Agian zure libururik ironikoena da". Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa: "Ziur naiz azken horretaz". Guzti hau, bermeotarrez, noski. Izan ere, liburu honen estiloa prosa arin, bihurri eta ironikoagatik bereizten da. Esan dudan bezala, Saramago gogorarazi didana behin baino gehiagotan. Zortzigarren Hiria irakurtzen hasi bezain laster, argi …
Aselekiko adiskidetasunak testuinguru berezia sor dezake liburu hau baloratzeko unean, hori ez dut ukatuko. Baina kalitate literarioak funtsezko irizpidea izaten jarraitzen du niretzat honelako liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean: narratiba (eramaten zaituena), estiloa (beti bezain pertsonala), pertsonaien sakontasuna (aipamen berezia, zalantzarik gabe, Elederrentzat) eta obraren beste alderdi tekniko, eta ez-tekniko batzuk modu objektiboan ebaluatzen saiatu behar baita irakurle kritikoa. Puta ideiarik ez duen arren. Adibidez, ironia ia-ia protagonistetako bat dela antzeman nahi badu.
Liburua irakurtzen amaitu bezain laster, mezu batzuk bidali nizkion Aseli: "Saramagoren eragina igartzen zaizu", "Eszena batek gogora ekarri dit orain izenburua gogoratzeko gai ez naizen pelikula bat" eta, bukatzeko, "Agian zure libururik ironikoena da". Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa: "Ziur naiz azken horretaz". Guzti hau, bermeotarrez, noski. Izan ere, liburu honen estiloa prosa arin, bihurri eta ironikoagatik bereizten da. Esan dudan bezala, Saramago gogorarazi didana behin baino gehiagotan. Zortzigarren Hiria irakurtzen hasi bezain laster, argi ikusten baita Aselek hizkuntzarekin eta hitzen jariakortasunarekin jolasteko gogo handia zuela ordenagailuaren aurrean esertzen zenean. Eta, egia esan, zentzu horretan ere, oso liburu aberatsa iruditu zait.
Kontakizunari buruz, ezin dut gehiegi azaldu 150 orrialdeko liburu bati buruz, izorrakirik egin gabe. Bakarrik esango dut sarritan trilogietako bigarren liburuek, zubi lana egiten duela lehenaren eta azkenaren artean. Ekarpen handirik egin gabe. Ez da Aselen liburu honen kasua. Asakayalaren aldeko bala bat galtzea litzatekeelako, seguruenik. Eta izorrakiak saiheste aldera, ez dut askoz gehiago esango. Bi hari, eta ez dakigu nola elkartuko diren azkeneraino. Listo. Horraino.
(Baina irakurle kritikoari galdetuko bagenio, "pizza batekin gauza asko azaldu daitezkeela" erantzungo liguke. Esaldi kriptiko horrek, zerbait argituko duelakoan.)
En fin, berriz irakurri dut orain arte idatzitako iruzkin zatia. Eta pentsatu dut, zerbait ulertu nahi duenak, liburuari ekin beharko diola. Bi hitz hauek ulertzeko asmoz iruzkina bigarren aldiz irakurtzen saiatu beharrean.