construktsia (e)k Slavenka Drakulic egilearen Han ez banengo bezala irakurtzen amaitu du
Ohi baino gehiago kosta zait liburu hau. Istorio gogorra delakoz zinez, aldika utzi behar izan dut eta tartekatu irakurketa "arinagoekin". Pare bat aldiz erabat uztekotan izan naiz. Eta hala eta guztiz ere guztiz gomendagarria da, historia garaikidearen B aldea delakoz, zuk eta biok telebistan Bartzelonako olinpiadak ikusten ari ginen bitartean gure adinkide bati gertatzen ari zitzaiolakoz, emakumeek gerretan jasan behar izaten duten muturreko bortizkeria matxistaren salaketa gordina delakoz, Amaia Apalauza itzultzaile bikaina delakoz.