Itzuli

(e)k Virginia Woolf(r)en Dalloway andrea liburuaren kritika egin du (Literola, #2)

Virginia Woolf, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea), Ana Morales (Itzulpena): Dalloway andrea (Paperback, Euskara language, 2014, Edo!) 3 izar

«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, …

Dalloway andrea, Virginia Woolf (Itziar Diez de Ultzurrun itz.)

3 izar

Irakurri beharreko liburu horietakoa da, klasiko bat, baina... apur bat astuna egin zait.

Consonnik 'belefunding' bitartez argitaratu zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gozatu nuen eta liburuak berak gehitzen duen "Etxeko Aingerua hiltzea" diskurtsoa (Ana Morales itzultzaile) ere gehiago gustatu zait. Virginia Woolf Ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala esango nuke.

Aipamen berezi bat argitaletxearentzat. Edo! 'belefunding' bitartez ere sortutako lau ero maitagarrien asmoa izan zen eta amaitu zenean beraien webgunean eskegi zituzten liburuen pdf fitxategiak (ez dakit ziur baina denak ez baziren, gehienak CC-BY-NC-ND lizentziarekin argitaratu ziren) eta orain Armiarmako beste zoro maitagarriek eskaintzen dute Dalloway andrea beraien webgunean: armiarma.eus/edo/liburua-dalloway_andrea