bixerdo (e)k Virginia Woolf egilearen Dalloway andrea irakurtzen amaitu du (Literola, #2)
Liburu klasiko bat, irakurri behar denetarikoa eta hori guztia baina... apur bat astuna egin zait. Consonni argitaletxeak 'belefunding' bitartez atera zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gustatu zitzaidan eta liburuari gehitu zaion "Etxeko Aingerua hiltzea" (Ana Morales itzultzaile) bera ere gehiago gustatu zait. Ez dakit, baina Virginia Woolf ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala uste dut.