Kritikak eta Iruzkinak

aberistain

aberistain@paperjale.eus

duela  urte 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Alberto Ladron Arana(r)en Arotzaren eskuak liburuaren kritika egin du

Alberto Ladron Arana: Arotzaren eskuak (Paperback, Euskara language, 2006, Elkar) 5 izar

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane …

Suspensea eta emozioa amaiera arte

5 izar

Eleberri honetan kontatzen den istorioak irakurlearen arreta pizten du berehala, segituan harrapatzen zaitu. Erritmo bizia darama, gertaera batek beste batera eramaten zaitu. Suspensea mantentzen du amaiera arte eta bukaera ezin hobea da. Guztiz gomendagarria misterio-suspensea atsegin badituzu.

(e)k Alberto Ladron Arana(r)en Zer barkaturik ez liburuaren kritika egin du

Alberto Ladron Arana: Zer barkaturik ez (Paperback, Euskara language, 2011, Elkar) 4 izar

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioagatik, bere anaia …

Arina, bizia eta misterioz josia

4 izar

Arin eta erraz irakurtzen den eleberria da. Protagonistaren gorabeherek eta hain berezi eta garai ezberdinetakoak diren pertsonaien arteko lotura jakin nahiak, etengabe irakurtzen jarraitzeari animatzen du. Idazleak erabiltzen dituen idazteko baliabide eta erritmo biziak (leku eta pertsonen deskribapen borobilak, hizkera hurbila, onomatopeien erabilera, iparraldeko kutsua...) irakurketa guztiz erakargarria izatea lortzen du. Misterio eta polizi eleberriak gustatuz gero, guztiz gomendagarria da eleberri hau irakurtzea.