Zer barkaturik ez

13,5 x 20,5 cm, 320 pages

Euskara language

Published May 29, 2011 by Elkar.

ISBN:
978-84-9783-985-3
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

4 stars (1 review)

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioagatik, bere anaia Julenen alprojakeriak jasan behar ditu... Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko dira gauzak are gehiago okertzen eta aldrebesten. Saltsa loditzeko, beste hainbat osagai: Andaluziatik datorren neska pinpirin bat, II. Mundu Gerra garaiko mugaldeko abentura ahantzi bat, senar jeloskor bat, naziak eta juduak, drogatrafikoan sartutako ukrainarrak, nora ezean dabiltzan foruzainak... Alberto Ladron Aranak, ohi duenez, maisutasunez ondu du polizi eleberri hau, protagonistaren gorabeherak eta misterioaren hari ezkutuak idazkera arin eta erritmo biziarekin josiz.

1 edition

Arina, bizia eta misterioz josia

4 stars

Arin eta erraz irakurtzen den eleberria da. Protagonistaren gorabeherek eta hain berezi eta garai ezberdinetakoak diren pertsonaien arteko lotura jakin nahiak, etengabe irakurtzen jarraitzeari animatzen du. Idazleak erabiltzen dituen idazteko baliabide eta erritmo biziak (leku eta pertsonen deskribapen borobilak, hizkera hurbila, onomatopeien erabilera, iparraldeko kutsua...) irakurketa guztiz erakargarria izatea lortzen du. Misterio eta polizi eleberriak gustatuz gero, guztiz gomendagarria da eleberri hau irakurtzea.