Existitzen ez den liburu bati egindako kritiken liburu bati kritika egitea gauza konplexua da. Indartsu hasten da, une batzuetan metaliteratura da, baina hazten eta hazten doa, existitzen ez den Ibsrbiaren liburuak bezala epilogo indartsuarekin uzteko. Harrigarria hizkuntza, hizkera eta erregistroen kontrola.
Reviews and Comments
Lehen irakurtzen nuen.
This link opens in a pop-up window
Galder Gonzalez reviewed Silueta by Harkaitz Cano
Galder Gonzalez rated Herio Anderearen trapupean: 4 stars

Herio Anderearen trapupean by Marcus Rediker, David Lester
Abenturak, altxorrak, ausardia, mapak, amodio-istorioak... Pirataren irudi trinkoa dugu gure imajinazioan, kulturalki oso hedatuta den pertsonaia baita. Zer esanik ez …
Galder Gonzalez reviewed Herio Anderearen trapupean by Marcus Rediker
Akats bakarra du: azkar amaitzen da
4 stars
Hasi eta buka. Kontakizun gordina eta politikoa, piraten munduari buruzko entsegua. Marrazkien biñeten mozketari biolentzia darie. Eta zer pentsatu ematen du.
Akatsik? Azkar amaitzen dela.
Galder Gonzalez reviewed beste zerbait by Danele Sarriugarte Mochales
Galder Gonzalez rated beste zerbait: 5 stars
Galder Gonzalez finished reading Un Mundo Inmenso by Un Mundo Inmenso
Igerilekuan erraz irakurtzeko dibulgazio liburu gisa erosi nuen, eta ondo betetzen du funtzioa.
Hala ere, nabari da lehenago YouTube kanal baterako bideon gidoiekin osatuta dagoela, zati batzuek ondo funtzionatzen dutelaki bisualki, baina ez da arreta handirik jarri liburuaren erritmoan. Eta hori edizio grafikoa oso txukuna dela.
Galder Gonzalez reviewed Pleibak
Erretratu itzela, baina batzuetan karikatura
4 stars
Azkar irakurtzen da, ez soilik laburra delako, baita erritmo bizia duelako. Bere bertutea hizkuntzaren erabilera bikainean dago, euskara zikina, gaztelaniak zikinduta, baina erritmoa hortik datorkio.
Belaunaldi berekoa naizenez, ikusi dut nire ingurua bertan, baina batzuetan elementu gehiegi sartu nahi zituela iruditu zait, erretratu fina zena (Bedaren erretratua maisulana da) pixka bat karikatura bilakatuz.
Burura etorri zaidana irakurtzen nengoela Welshen Trainspotting izan da, non pertsonaia bakoitzak pentsamendu jarioa hizkera/molde batean egiten duen. Distantziak distantzia, hemen ere, protagonistaren lehen eta bigarren pertsonak, haur eta nerabe hizkerak eta baserriko hizkerak txirikordatzen dira, eta asko errazten dute draman (drama itzela baita) sartzea.




