Itzuli

(e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

Errealismo alternatiboak

Baloraziorik ez

Oker ez banago Donna Haraway-k "fikzio espekulatiboa" terminoa erabiltzen zuen. Teoria fikzionatu egiten zuen, mundu posibleak asmatzeko. Josebak "errealismo alternatiboak" terminoa erabiltzea nahiagodu, baina biek puntu komunak dituzte: balizko etorkizunak esploratu nahi ditu, etorkizun posiblak, egungo gai kritikoen inguruan oinarrituta, eta horien gaieko arreta erakartzeko. Ipuinetan esploratzen diren ideiak eta kritikak 9. orrian esplizitatzen ditu: faxismoaren hazkundea; feminismoaren eta independentismoaren arteko lotura; migrazioek Euskal Herrira ekarriko dituzten aldaketak; jasatzen ditugun zapalkuntza ekonomikoak, utopiak...

Liburua sailkatzeko zaila da oso; baina bikaina da. Sareetan 2 ipuin gustukoenak zein diren galdetu ohi du Gabilondok. Nik garbi dauka: baten bat hautatzekotan 3 eta 5.

  • "Asesinatos de filólogos vascos" (3). Euskararen jatorriaren misterioaz ari da besteak beste. Euskararen genealogia bastarta eta era berean feminista eta erresistentea imajinatzen du, eta horren inguruan konspirazio geopolitiko bat fikzionatu. Xabi Payak ere halako fikzio bat sortu zuen AHALAKEN podcastean. Igoal hura ere entzutea interesatuko zaizue: guau.eus/s/ahalaken

  • "Ferrante, chatgpt, orbis …