Saioa (e)k Unai Elorriaga López de Letona(r)en Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburuaren kritika egin du
Kontu interesgarriak
4 izar
Leku-denbora koordenada zehatz batzuetan kointziditu duten pertsonaien (h)istoria aleak dira liburuko kapituluak. Hain zuzen ere, Francesco Pasqualeren bueltan edo aitzakian (Sapri, 1825-Bermeo, 1910). Bera eta ingurukoen bizipen eta anekdotak ez ezik, garaikide izan zituen musikari ospetsuen bizitza eta eurei buruzko datu bitxietatik abiatutako istorioak kontatzen ditu Elorriagak. Gustura irakurri dut. Batetik, kapitulu laburrak direlako eta narratzailearekin jolasten duelako: 1. pertsonak, 2.nean... umearen begiradatik, helduarenetik... Bestetik, kontaketaren estiloa hurbila egin zaidalako, ahozko kontaketatik hurbil ikusi dut diskurtsoa sarri memoriaren lausotasunean kokatuta "beharbada, ez dago seguru, agian..." . Azkenik, nahiz eta lehenengoetan amorru txiki bat sentitu, gertatzen dena ulertzeko klabeak geroago ematearen jokoan sartu naizelako. Kapituluak, detaileak edo gertaerak josteko informazioa gerora ematen du, batzuetan hari fin bat baino ez, beste batzuetan arrazoi gordina. Liburua berriro irakurriko dut, mosaikoa osatuta.