Kritikak eta Iruzkinak

MojitoTaldea

MojitoTaldea@paperjale.eus

duela 6 hilabete, 3 aste(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Maite Mutuberria Larráyoz, Leire Bilbao Barruetabeña: Xomorropoemak (Hardcover, Euskara language, 2016, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta …

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

Baloraziorik ez

"Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" liburuan poema motzak daude 4 kapitulutan banatuta. Liburu erakargarria iruditu zaigu haurrak irakurtzeko bakarrik zein familian. Irudiz beteta dago. Marrazki horiek testuaren osagarriak dira, testuan kontatzen dena ilustratzen baitute. Poemak zein marrazkiak erakargarriak eta originalak dira. Gehienak animali eta intsektu desberdinen ingurukoak dira. Bestetik, haurrei interesa pizten dieten gaiak tratatzen ditu, hala nola, animaliak eta naturako fenomenoak. Gainera poema askotan animaliak pertsonifikatzen dituzte eta hori haurrek gustuko dute.

Elementu desberdinak erabiltzen dira. Adibidez, errepikapenak, errimak eta onomatopeia asko daude, baita galderak eta harridurak, eta anafora eta metafora asko erabiltzen dituzte ere eta hitzekin asko jolasten du. Horregatik haurren irudimena lantzeko eta ondo pasatzeko liburu bikaina da.

Haur txikientzat oso egokia ez dela iruditzen zaigu, ulertzeko zailtasunak izan ditzaketelako, baina 7 urtetik aurrerako haurrek irakurri dezakete.

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

JOEMAK ETA POLASAK

5 izar

Iñigo Astizek idatzitako poema liburu hau haurrentzako erakargarria eta originala dela iruditzen zaigu. Hitzekin eta letrekin jolasten du modu desberdinetan eta marrazkiz josita dago, haurrentzat oso erakargarria dena. Hizkien forma eta ordenarekin jolasten du, errimak erabiltzen ditu, asmakizunak daude... Entretenigarria da eta haurrek denbora ona eta dibertigarria pasatzeko liburu egokia dela pentsatzen dugu. Familiarekin, ikaskideekin zein lagunekin irakur daiteke. Gainera irudimena lantzeko eta garatzeko aukera ematen du eta gai asko jorratzen dituenez asko ikasi daiteke. Adibidez, naturaren ezaugarri batzuk aipatzen dira eta horrek haurrei interesa pizten die hain ohikoak ez diren gaiak ezagutzeko aukera dutelako eta naturarekiko harremana zabaltzen delako. Horrekin batera, poemen mundura hurbiltzen eta murgiltzen laguntzen die, izan ere, haurrekin normalean ez dira poemak sakon lantzen eta aukera paregabea dela uste dugu.