Nobela beltza da. Kasu honetan hiltzailea da narratzailea, munduan justizia egin nahi duen pertsona bitxia da Justo. Bartzelonako alde zaharreko aldirietan bizi da, droga-saltzaile artean. Jon Arretxeren Toureren modura. Carlosen idazkera bikaina da, estilo zuzena, kaletarra eta bortitza dauka. Iruñean bizi da.
Kritikak eta Iruzkinak
Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Iñigo Ibarra (e)k Carlos Bassas del Rey(r)en Justo(r)i buruzko iruzkina egin du
Iñigo Ibarra (e)k Justo puntuatu du: 5 izar
Iñigo Ibarra (e)k Ipuina engainua da puntuatu du: 5 izar

Ipuina engainua da, Iban Zaldua
Iban Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik praktikatzaile handienetakoa dugu, eta espiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau; aurrekoaren …
Iñigo Ibarra (e)k Cayo Hueso puntuatu du: 5 izar

Cayo Hueso, Oihane Amantegi
Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio …
Iñigo Ibarra (e)k Oihane Amantegi egilearen Cayo Hueso irakurtzen amaitu du
Kontakera xalo, goxo eta magikoz eraikitzen ditu esaldiak Oihanek; bata bestearen atzetik, bata besteari erantsiz. Erritmo pausatuz eta lotura milimetrikoak osatuz. Fabula moduko batean murgiltzen du irakurlea. Oraingoan Ke-laino artean, marinel zahar baten begietatik, zenbait pertsonen bizitza kontatuko digu. Plazer ttiki bat.
Iñigo Ibarra (e)k Derbia puntuatu du: 5 izar

Derbia, Joan Mari Irigoien
Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta …
Iñigo Ibarra (e)k Zeozer gaizki doa puntuatu du: 5 izar

Zeozer gaizki doa, Beatriz Chivite Ezkieta
Hemendik ez ditut erretzen diren basamortuak ikusten ezta jada sutan dauden erromero sortak hemen landa-tximiniaren usaina daukan kandela bat pizten …
Iñigo Ibarra (e)k JOSU ARTEAGA(r)en HISTORIA UNIVERSAL DE LOS HOMBRES GATO(r)i buruzko iruzkina egin du
Altxor ttiki bat, zalantzarik gabe. Harrigarria zentzu guztietan. Istorioak lotuko zaitu. Ezohikoa da. Gainera, komarik gabeko liburua da. Esaldi laburrez osatua dago. Eta hortaz gainera, Arrasateko idazlea izan arren nafarrera peto-petoa darabil. Obabarik ez dago hemen, bai, ordea, Zarraluki. Beste idazleen liburuetara jauzi egin duen herria
Iñigo Ibarra (e)k HISTORIA UNIVERSAL DE LOS HOMBRES GATO puntuatu du: 5 izar
Iñigo Ibarra (e)k Poetandreak puntuatu du: 5 izar

Poetandreak, Maite Lopez Las Heras (Itzultzailea eta hitzaurrearen egilea)
"Liburu honetan, Antzinaro Klasikoko hamaika mendeetan zehar guregana iritsi diren emakumeen testu eta testigantzak biltzen dira, Safotik hasi eta Fabia …
Iñigo Ibarra (e)k Maite Lopez Las Heras (Itzultzailea eta hitzaurrearen egilea) egilearen Poetandreak irakurtzen amaitu du
Liburu ederra da. Maiteren azalpen eta kontesturatzeko argibideak ezinbestekoak egin zaizkit. Garaia eta pertsonaien nondik norakoak ezagutzeko, batez ere. Ez nago klasikoekin ohituegia, eta, jainko eta mitologia greziarraren ezezagutza erabatekoa da nirea. Beraz, aitortuko dut poema batzuekin gozatu arren, beste batzuekin kosta zaidala horietan barneratzea, gustatuta ere.
Iñigo Ibarra (e)k Frontera oscura puntuatu du: 5 izar
Iñigo Ibarra (e)k Sabino Cabeza Abuín egilearen Frontera oscura irakurtzen amaitu du
Liburu bikaina da eta erraz irakurtzen da. Pantailaratzeko moduko istorioa da. Hartaz gainera, idazleak teknologiaren ezagutza handia du, zenbaitetan gehiegitxo kargatzeraino, baina, hala ere eskertzen da. Bada gustatu ez zaidanik, ordea. Egitura militarren normalizazioa. Haien arautegi, agindu eta disziplina absurduen etengabeko erakustaldia. Nolanahi ere liburu ederra da.




