Iñigo Ibarra (e)k Maite Lopez Las Heras (Itzultzailea eta hitzaurrearen egilea) egilearen Poetandreak irakurtzen amaitu du
Liburu ederra da. Maiteren azalpen eta kontesturatzeko argibideak ezinbestekoak egin zaizkit. Garaia eta pertsonaien nondik norakoak ezagutzeko, batez ere. Ez nago klasikoekin ohituegia, eta, jainko eta mitologia greziarraren ezezagutza erabatekoa da nirea. Beraz, aitortuko dut poema batzuekin gozatu arren, beste batzuekin kosta zaidala horietan barneratzea, gustatuta ere.