Iñigo Ibarra (e)k Sabino Cabeza Abuín egilearen Frontera oscura irakurtzen amaitu du
Liburu bikaina da eta erraz irakurtzen da. Pantailaratzeko moduko istorioa da. Hartaz gainera, idazleak teknologiaren ezagutza handia du, zenbaitetan gehiegitxo kargatzeraino, baina, hala ere eskertzen da. Bada gustatu ez zaidanik, ordea. Egitura militarren normalizazioa. Haien arautegi, agindu eta disziplina absurduen etengabeko erakustaldia. Nolanahi ere liburu ederra da.