#IhesBetea

See tagged statuses in the local Paperjale.eus community

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 stars

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Anjel Lertxundiren liburu gehiago irakurri behar ditut

5 stars

Kritikaren izenburuarekin dena esaten dut. Irakurri nion lehena gaztetxoentzat argitaratutako Eskiatzaile herrenaren kasua izango da seguraski. Gero, aspaldian Hamaseigarrenean aidanez eta Tobacco days irakurri nituela gogoan dut. Duela hiru urte, @elegose@mastodon.eus irakurle taldean #ItzulizUsuBegiak saiakera gozatu nuen. #IhesBetea bikaina iruditu zait. Zein irakurriko dut hurrena? Bere lanen zerrenda luzea da zorionez, eta osatzen jarrai dezala urte askoan!

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 stars

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Liburu guztietatik gogoan iltzatuta geratu zaidana, Apuleioren Urrezko Astoa

Ihes betea by  (Page 275)

Liburu hori Anjel Lertxundi berak eta Juan Kruz Igerabidek ekarri zuten euskarara Literatura Unibertsala bilduman. Aspaldi irakurri nuen, baina oroitzapen ona dut. #IhesBetea

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 stars

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da

5 stars

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.

Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.

Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.

#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.