#zifi

See tagged statuses in the local Paperjale.eus community

La caída del Leviatán (Paperback, Spanish language, 2024, Ediciones B) 5 stars

El imperio de Laconia ha caído y los mil trescientos sistemas planetarios han logrado liberarse …

Iris XXII (GraphicNovel, euskara language, Txalaparta) 4 stars

Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen …

Kolapsotik abiatutako mundu berri bat

4 stars

Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.

@birasuegi @anagalarraga1 @RiverRock @desertorea @garkopeke @astrapotro @izarobasurko @Talaios_Liburutegia saga hau dagoeneko @Behizain paperjaleak badauka komentatua.

https://paperjale.eus/book/5415/s/la-quinta-estacion

https://paperjale.eus/book/24546/s/el-portal-de-los-obeliscos

https://paperjale.eus/book/24429/s/el-cielo-de-piedra

Suposatzen dut inportatu egin zituela iruzkinak eta liburu horiek txukundu daitezke: sinopsia gehitu (gaztelaniaz) etab.

Eta hari honetan guztiok komentatzen ari zareten liburuak zerrenda hauetan gehitu beharko, ezta? https://paperjale.eus/search?q=zi-fi&type=list

Euskalia (Paperback, Basque language) 4 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Eusko-ZiFi trepidantea

5 stars

Euskarazko #ZiFi|a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).

Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi|ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.

Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.

Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi|a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.

Euskalia (Paperback, Basque language) 4 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Lasai egon nahi nuen Euskalia irakurri eta gozatzeko, eta itxaronaldia luzatu bada ere, hasi naiz. Lehen kapituluetan #ZiFi, euskal pop-folk, eta telesailen erreferentzia-irudi mordoa ekarri dizkit, eta nik uste ezagutzen dudan Bittori XD Aurrera irakurketarekin!