Erabiltzailearen profila

Txo!?

txo_elurmaluta@mastodon.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Arte, natura eta teknologia. Medio berriak. Bideo-Jartzailea.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Oraintxe irakurri dut bidalketa batean hauxe:

"It feels like we're heading into a future where all our tech will unintentionally amplify only the values of the billionaires making it."

Eta ez dakit non zegoen sartua gaur arte.
Eta ez dakit zergatik dioen "unintentionally", edo zergatik esaten duen "future"

Alba Ricok asko jakinen du filosofiaz etabarrez, baina azken boladan berak (eta beste hainbat jendek) teknologiarekin sartu eta izugarrizko anabasa montatzen dute dida. Esango nuke berdin zaiela, bere istorioarentzako baliagarria den heinean, errealitatea estutu eta bihurritu 🙄

Berdin zait testuinguru filosofiko eta kontzeptuala, AAri ezin diogu inteligentzia oparitu. Hark erabiltzen duen DRAEn sartzen bazara, lehenbiziko adieran ulertu eta konprenitu daude. Kitto.

https://blogs.publico.es/dominiopublico/58918/la-ia-y-el-garabato/

Beñat Irasuegi Ibarra(r)en egoerari erantzun dio

@birasuegi Zelako gai potoloa. Askotan ulertzen dut, baina beste rato batzuetan ulergaitza iruditzen zait 🤦

Uste dut gakoetariko bat dela maila pertsonalean noraino sartuak dauden tresna horiek, eta ondorioz kolektibitatean normalizatzen dira, naiz eta kolektibitate kritiko bat izan.

Noski Google eta hauen garaipenetako bat da zerbitzu aniztasuna, horrela zuk Gmail baduzu eta gauzak bilatzeko Google erabiltzen baduzu, zertan ez duzu Googleforms erabiliko.

Mastondontarrak, galdera bat Mastodonen erabileraz:

Pentsatzen ari naiz bidalketak automatikoki ezabatzeko jartzea, baita zaharrak ere. Salbuespenen batekin, finkatuak edo beste.

Bada aztarna digitala jaisteko, zerbitzaritan ez okupatzeko etab. Total, denbora lerroan galtzen dira 🙃

Nola ikusten duzue? nola egiten duzue? inork horrela egiten al du? Erabiltzen al dituzue salbuespenak?
Zer gomendatzen du @admin​ek?