#zientziaFikzioa

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

«Teknologiari» buruzko solasaldia

Ursula K. Le Guin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan.

Changing Planes lanari buruzko aldeko kritika interesgarri batean, argentinar kritiko batek baieztatzen duenez, Le Guin zientzia-fikzio gogorreko idazlea ez denez, “teknologia kontu handiz saihesten duela”. Ohar bat idatzi nuen artikulu horren itzulpenean, eta hona hemen orain oin-ohar horren zabalpena — gaiak haserrea eragin didalako —.

ZF “gogorra” teknologiari buruzkoa da, eta ZF “bigunak” ez du teknologiarik, ezta? Eta nire liburuek ez dute teknologiarik, psikologia eta emozioak bezalako gai xaloak bakarrik interesatzen zaizkidalako.

Hori ez da zuzena. Nola liteke edozein benetako zientzia fikzioak eduki teknologikorik ez izatea? Bere interes nagusia ingeniaritzan edo makinen funtzionamenduan ez badago ere — nire lan gehienek bezala, adimenek, gizarteek eta kulturek nola …