Arrotza paradisuan

Paperback, 118 pages

Basque language

Published March 14, 1991 by Elkar.

ISBN:
978-84-7529-938-9
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

4 stars (1 review)

Arrotza Julius da, izar arteko merkataria; espazioko piraten eraso baten ondorioz noraezean gelditzen da bere astruntzia, galaxia mutur batean galdutako izar bateko hirugarren planetara iritsi arte, paradisura...

Paradisu hori ez da ordea hain zoragarria ere: nekazari gizartea da, zilarrezko gazteluan bizi diren jauntxoen pean dagoena, eta orain berriz, Hegoaldetik datozen Urdinen zapalketaren beldur ihesi abiatu dira...

Bi mundu, bi kultura gurutzatzen dira, eta tartean maitasun eta gorrotoak, borroka eta askatasuna, Irazabalbeitiaren lehenbiziko nobela honetan.

1 edition

Abenturazko zientzia-fikzio labur eta entretenigarria

4 stars

Espoiler handirik gabe: liburuaren izenburuko arrotza izar arteko merkatari bat da, batzuetan Futuramako Zapp Brannigan gogorarazi didana, eta ustezko paradisua Erdi Aro moduko gizarte bat duen planeta. Bi mundu horiek topo egitean hasten den abentura entretenigarria iruditu zait. Euskaraz gutxi landu den generoa izanik, gustura irakurri dut, batzuetan estereotipoetan erortzen bada ere: onak ederrak eta lerdenak...

IƱaki Irazabalbeitia Elhuyar eta UEUrekin lotzen nuen. Ez nekien zientzia fikziozko literatura idatzi zituenik. Ipuin batzuk eta beste eleberri bat ere idatzi zituela ikusi dut. Ahal badut irakurriko ditut horiek ere.

Amaitzeko, liburuan darabilen hizkerari dagokionez bi kuriositate. Batetik, erabiltzen dituen hikako forma batzuk ez dira batuko estandarrak: nitxetorren, natxik... Hika batuan erabiltzeko ohitura faltagatik izan daiteke, nik ere zalantza asko izaten ditut, eta ahozkoan gipuzkeraz erabiltzen ditudan aditzak horien antzekoak dira. Bestetik, behin baino gehiagotan aditz trinko ez ohikoen erabilera, adibidez, "txorien kanturik ez zentzuten", Hau bai, nahita egina delakoan nago, eta datsegit.