Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Josu Narbarte(r)en Itzak: Urdaibaiko kultur paisaia liburuaren kritika egin du
Notario biharra
4 izar
Azken urtietako lehengoratziakin (museo pribatu bat erdixan plantatzen ez bajeskuek) Urdaibaiko izengurak antxiñako itxuria hartuko juek, ihitzez eta animaliz beteta. Horrekin, XVIII eta XIX mendetan eregittako polderrak eta lubanak galduko dittuk, eta eurekin bertan biharra egindako nekazari eta abeltzaiñen oroimena. Horixe dok liburu horretan jasotzen dana. Eta, neure aldetik, ixa etxekotzat dakaten eskualde honen geografixia hobeto ezagutzeko balixo izan jestak. Argatxa, Anbe, Busturia... speleo aldetik ezagutzen dittudazen lekuak testuinguruan ipiñi eta ulertzeko liburu ona.