Politeismo bastarta

lau egun Angela Davisekin

154 orrialde

Euskara hizkuntza

Susa(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-19570-31-4
ISBN-a kopiatu!
4 izar (3 berrikuspen)

2024ko maiatza. Jule Goikoetxea Angela Davisekin elkartzeko prestatzen ari da kategoriako hotel bateko bere gelan. Davis Bartzelonara heldu berri da, bere 80 urteekin, gorputz sendo garaiarekin eta emantzipazio borrokaren aldeko determinazio agerikoarekin. Pentsalari feminista-marxistak lau egun igaroko ditu hirian, Fira Literal ideia eta liburu erradikalen azokan, eta Goikoetxea haren bizkartzain lanetan arituko da, etorkizuneko jainkosak zer behar, bera han.

Azokatik kanpo elkarbanatutakoak —taxi bidaiak, bizitzeko gogoz betetako taberna-zuloak eta jauregiak—, elkarrekin pentsatutakoak —Sarah Ahmeden, Vandana Shivaren eta hoteleko garbitzaileen ahotsak— eta horietatik abiatuta irudimenak sortutakoak —jainkosak, Buladak eta giza holobionteak— biltzen ditu umorez eta bizitasunez blaitutako kontakizun honek. Monoteismo ororen kontra eta, batez ere, bizitzaren izaera gatazkatsuari esku biekin helduta.

Edizio 1

(e)k Jule Goikoetxea Mentxaka(r)en Politeismo bastarta liburuaren kritika egin du

Iritzia

4 izar

Gustura irakurri dut, inoiz kontzepturen/erreferentziaren bat guztiz ulertu ez arren.

Bi plano ditu: narratzailea den "bizkartzain" umoretsua alde batetik, eta pentsalaria(k) edo diskurtso egituratua bestetik. Narratzaileak rollaren arabera, bere idoloaren bizkartzain/elkarrizketatzaile edo lekuko, testua dentsoagoa edo arinagoa da. Baina bi tonu desberdin izan arren, bietan dago gizarte salaketa. Zenbat azpimarra! Hausnarketarako ideia asko ematen ditu, eta narratzailearen tonu ironikoak arintasuna ematen dio eta barre txikia atera han-hemenka. Geure buruari barre egin ezean akabo!

Hiru eguneko kronikak biltzen dituen Davisen hitzaldi, elkarrizketa (galdera zein erantzunak) edo hausnarketa batzuk bere pentsamoldea batzeko txatal mamitsuak dira.

(e)k Jule Goikoetxea Mentxaka(r)en Politeismo bastarta liburuaren kritika egin du

Politeismo bastarta

3 izar

Saiakera, ez da bereziki irakurtzeko nire genero kuttunena. Egia da, gustora irakurri dudala;liburua nola eguturatu duen, ttak; liburuan erabiltzen dituen “Buladak” eta enparauak, ttak eta ttak. Hori bai, aukeran zenbaitetan paragafroak luzetxo egin zaizkit. Hainbeste ideiaren eta daturen artean, pausak eskertuko nituzke.

Buladak wikipediara

5 izar

'Politeismo bastarta' liburua amaitu dut lau irakurralditan, kasualitatez Angela Davisen urtebetetze egunean (kasualitaterik ez da).

Gozatu dut metafisika propioa, errealitate lurreratuenarekin eta teoria bastartarekin lotzen dituen road trip bizia.

Panteoia zabaldu didazu @Jule!

Orain Buladak Wikipedian agertzea erronka... 💪🏾

#irakurketak #Holobionte #Bulada