User Profile

Imanol Epelde Pagola

Imanol27@paperjale.eus

Joined 1 year, 3 months ago

This link opens in a pop-up window

Imanol Epelde Pagola's books

To Read

Read

Lide Hernando: Izotz ura (Paperback, Euskara language, Susa) 4 stars

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan …

Etorriko ahal dira gehiago!

4 stars

Harrapatu nau istorioak, harrapatu nau historiak, gure herria ezagutzeko nobela ederra delako. Hasiera du indartsua oso. Gerora, su apalagoan baina, nire ustez, eusten dio tentsioari. Bi pertsonaia dira protagonista, bi emakumezko, musikaren mundukoak biak eta bai, zein interesgarria bakoitzaren bizipen eta testigantzak! Lehen nobela du Libe Hernandok. Hurrengoa irakurtzeko gogoz utzi nau

Mark Twain, Iñaki Mendiguren (Itzulpena), Sarah J. Turtle (Itzulpena): Tom Sawyer-en abenturak (Hardcover, 2012) No rating

Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun …

Opor egun hauetan Tom Sawyer irakurri dugu familian. Gozatu bezainbeste sufritu dugu Tomen abenturekin. Pena bakarra: 5 urteko semea Joe Indioarekin amesgaiztoak izaten hasi da. Aipamen berezia euskarazko edizio honi: marrazki ederrak, euskara ederragoa. Bai ala bai irakurri beharreko liburu horietakoa da

Emily Brontë, Irene Aldasoro (itzultzailea): Gailur Ekaiztsuak (Euskara language, Erein) 4 stars

Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min …

Bizitza bezain egiazko literatura

No rating

Denbora luzea eman dut irakurtzen, erlojuetatik askatuta, zenbat denbora neraman edo irakurtzeko dauzkadan gainerako liburuei erreparatu gabe. Zati asko behin eta berriz irakurriz. Bikaina da liburua; maitasun, mendeku eta pasioz betea. Ez nau tramak gehiegi harrapatu, baina hain benetakoak egin zaizkit pertsonaiak, ondoan neuzkala iruditzen zitzaidala