Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Miren Agur Meabe(r)en Itzulerak liburuaren kritika egin du
Lekeit fiction
4 izar
Aje bat dok, gazte literatura idaztian ondo biribildu bako argumentuak, eta "deus ex machinen" larregizko erabiltzia. Egixa dok, genero fantastikuak horrek jaukala: ez jagok dan-dana koherentia izan biharrik, eta oso exijentiak be ez gaittuk jarriko. Izan be, halako atxakixak kenduta, Lekitto ondo ezagutzen dogunendako liburu hau gozamen hutsa dok. Erreferentzia historiko-geografiko-literarixoz beteta, herriko jauntxo familixa baten belaunaldi-arteko-ministerio-del-tiempo-el-nombre-de-la-rosa tipoko jolas baten sartzen gaittuk, neri irakortzeko oso entretenigarrixa egin jatana, baiña (dana esan biharra dago), nere 16 urteko semiari korapillotsu xamarra.