Irati reviewed Kobane Calling by Zerocalcare
Oso aholkugarria
5 stars
Izugarri ona! Kurdistango erresistentziaren ispilu, umore puntuekin eta maitasun eta errespetu handiaz egindako lana. Gainera, badago euskarara itzulita dagoen edizio bat
paperback, 288 pages
Published Oct. 24, 2017 by Lion Forge.
Izugarri ona! Kurdistango erresistentziaren ispilu, umore puntuekin eta maitasun eta errespetu handiaz egindako lana. Gainera, badago euskarara itzulita dagoen edizio bat
Komiki hau izugarri gustatu zait eta asko disfrutatu dut. Rojavari eta herri kurduaren borrokari buruzko begirada berezia eta zorrotza eskaintzen digu (batez ere Daesh-en faxismoaren eta hura sustatzen duten gobernuen aurkakoa). Oso modu praktikoan azaltzen du pertsona kurduen aldarrikapen historikoei buruz duen ikuspegia: konfederalismo demokratikoa, PKK, YPGak eta YPJak... iraultzaren argi eta ilunekin, ñabardurekin eta kontraesanekin. Siriako, Turkiako eta Irakeko bidaiak eta bizipenak oso interesgarriak dira munduaren zati horretan eraikitzen ari direna ulertzeko.
Biji Rojava!
Conocí a Zerocalcare con la serie de Netflix y me he vuelto adicta a su forma de narrar centrada en lo humano, de forma tan cercana que casi sientes que es un amigo quien te lo está contando. Kobane Calling es excelente para un primer acercamiento al conflicto Kurdo y Rojava.