Barbaroak eta Zibilizatuak

Euskal gatazken eskuliburu materialista , #5

Paperback, 120 pages

Euskera language

Published Nov. 3, 2022 by Txalaparta.

ISBN:
978-84-19319-17-3
Copied ISBN!
3 stars (4 reviews)

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen du. Horretarako, Euskal Herriko pentsalariak eta iturriak oinarri hartuta, lau barbarizazio prozesu aletzen ditu, barbarizazioa izanik, egilearen hitzetan, “euskaldun desobediente emantzipatzailearen aurkako indarkeria materiala”. Horrenbestez, erreminta kutxa bat izan nahi du euskararen, euskaldunaren eta Euskal Herriaren zapalkuntzak barbarizazio prozesuen gurutzaketatik ulertzeko. Iruditeria horretatik ihes egiteko praktikak ere proposatzen ditu, eta erakusten nola izan den euskara zapalkuntzarako eta erresistentziarako eremu behinena. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 5. alea da hau.

2 editions

reviewed Barbaroak eta Zibilizatuak by Ibai Atutxa Ordeñana (Iparrorratza bilduma, #5)

Interesgarria...baina kosta egin zait

No rating

Kosta egin zait liburua irakurtzea. Saiatu nintzen orain dela hainbat hilabete eta utzi egin nuen. Idurri Eskisabeli bitan-edo entzun diot liburu interesgarria dela eta hizkuntza-gatazkaren gako asko ematen dituela, eta horregatik animatu naiz.

Atutxak ukatu egiten du Euskal Herria inoiz herri kolonizatua izan denik. Zapaldua bai, azpiratua bai, menperatua bai... baina ez kolonizatua. Kolonizazioak baditu, bere ustez, bestelako konnotazio batzuk EH-koak ez direnak. Liburua pentsamendu dekolonialera hurbildu nahi da, euskal gatazkaren ikuspegitik. Autxaren ustez, praktikoa izan da EH-ko egoera kolonialismoarekin parekatzea, aliantzak sortze aldera. Beste kontu bat da oraindik ere erabilgarria ote den. 60ko hamarkadan kolonizatuak izan diren herrialde horietako biztanleak (horietak asko arrazializatuak) gugana iritsi dira eta haien eskubideak aldarrikatzen ari dira ikuspegi dekolonialista batetik. Egoera horretan ez ote da apropiazio bat, guk termino hori erabili nahi izatea, gure egoera definitzeko? Debate interesgarria da, baina ez dakit oso "hutsala" ez ote den.

Hori horrela, kolonialismoa ez bada, nola izendatu …