Azal biguna, 96 orrialde

Euskara hizkuntza

2016ko mar. 2a(e)an Erein(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9109-080-9
ISBN-a kopiatu!
4 izar (5 berrikuspen)

“Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua”. Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen, minutuak eta orduak aurrera egin ahala, zomorroaren izaerara. Harrigarria egiten zaigu zein naturaltasunez, zein errealismo izugarriz dagoen kontatua pertsonaiari gertatzen ari zaiona. “Zergatik zara nire beldur?”. Aitaren begiratu eta autoritate moralaren aurrean kokilduta bere gelako bakardade errudunera erretiratuko da, bertako ezkutalekuetan babesteko. Kontakizun eder honek hamaika interpretazio izan dezake, baita aitaren aurrean Kafkak berak sentitzen zuenaren transposizio literario moduan ere. Ez da hori noski Metamosfosia honetan bakarrik gertatzen, motibo berberak agintzen du Epaia edo Aitari gutuna gisako kontakizun autobiografikoetan ere. Ze arindua hartzen duen familia osoak, zomorroaz –Gregor Samsaz– libratzen direnean! Ez da komizitatea eta umore (beltza) falta familiaren mikrokosmos halakoaren barrutik eraikitako kontakizunean. Borgesek zioen, Herman Melvilleren Bartleby eskribatzailea eta Henry Jamesen Koxka …

47 edizio

(e)k Franz Kafka(r)en Metamorfosia liburuaren kritika egin du (4nak, #1)

Berrirakurri beharreko klasikoa

Baloraziorik ez

Bai edo ez irakurri beharreko kontakizuna. Ez bakarrik kontakizunagatik beragatik baizik eta lortu duen oihartzunagatik eta urteetan zehar (egileek aitortutako) eraganigatik.

Gure barneko itsaso izoztuak apurtu behar lituzkeen aizkora izan beharko litzateke literatura egilearen esanetan eta horrela bada, egia esan, ezer gutxi hautsi dit kontakizunak azkenaldian sorgorturik daramatzadalako irakurketa gehienak. Bai da egia bere garaian (gaztelaniaz) irakurri nuenean baino gehiago gozatu dudala eta pertsonaia nagusiaren egoerak zer pentsa eman didala (ea nor izan dan itxuraldaketaren benetako protagonista, ze parametro neurtuko beharko liratekeen familia-erlazioetan ea osasuntsuak diren ohartzeko, egun batetik besterako 'epifania' antzekoak jasatzeko gai ote garen ...) baita ere, garai hartan agian etzela horrela idazten eta gai batzuk (eta garatzeko moduak) eskandaluzkoak zitezkeela, baina tira. Ondo eta, izenburuan aipa bezala, (ber)irakurri beharreko klasikoa, baina kito.

Kontua da Ereinek beste klasiko (labur) interesgarri batzuk atera zituela bilduma horretan baina lau baino etziren argitaratu. Lastima, agian seriaren izenarekin bat etortzeko baino …

avatar for Jokin

baloratu du

4 izar
avatar for bixerdo

baloratu du

4 izar