bixerdo (e)k Franz Kafka(r)en Metamorfosia liburuaren kritika egin du (4nak, #1)
Berrirakurri beharreko klasikoa
Bai edo ez irakurri beharreko kontakizuna. Ez bakarrik kontakizunagatik beragatik baizik eta lortu duen oihartzunagatik eta urteetan zehar (egileek aitortutako) eraganigatik.
Gure barneko itsaso izoztuak apurtu behar lituzkeen aizkora izan beharko litzateke literatura egilearen esanetan eta horrela bada, egia esan, ezer gutxi hautsi dit kontakizunak azkenaldian sorgorturik daramatzadalako irakurketa gehienak. Bai da egia bere garaian (gaztelaniaz) irakurri nuenean baino gehiago gozatu dudala eta pertsonaia nagusiaren egoerak zer pentsa eman didala (ea nor izan dan itxuraldaketaren benetako protagonista, ze parametro neurtuko beharko liratekeen familia-erlazioetan ea osasuntsuak diren ohartzeko, egun batetik besterako 'epifania' antzekoak jasatzeko gai ote garen ...) baita ere, garai hartan agian etzela horrela idazten eta gai batzuk (eta garatzeko moduak) eskandaluzkoak zitezkeela, baina tira. Ondo eta, izenburuan aipa bezala, (ber)irakurri beharreko klasikoa, baina kito.
Kontua da Ereinek beste klasiko (labur) interesgarri batzuk atera zituela bilduma horretan baina lau baino etziren argitaratu. Lastima, agian seriaren izenarekin bat etortzeko baino …
Bai edo ez irakurri beharreko kontakizuna. Ez bakarrik kontakizunagatik beragatik baizik eta lortu duen oihartzunagatik eta urteetan zehar (egileek aitortutako) eraganigatik.
Gure barneko itsaso izoztuak apurtu behar lituzkeen aizkora izan beharko litzateke literatura egilearen esanetan eta horrela bada, egia esan, ezer gutxi hautsi dit kontakizunak azkenaldian sorgorturik daramatzadalako irakurketa gehienak. Bai da egia bere garaian (gaztelaniaz) irakurri nuenean baino gehiago gozatu dudala eta pertsonaia nagusiaren egoerak zer pentsa eman didala (ea nor izan dan itxuraldaketaren benetako protagonista, ze parametro neurtuko beharko liratekeen familia-erlazioetan ea osasuntsuak diren ohartzeko, egun batetik besterako 'epifania' antzekoak jasatzeko gai ote garen ...) baita ere, garai hartan agian etzela horrela idazten eta gai batzuk (eta garatzeko moduak) eskandaluzkoak zitezkeela, baina tira. Ondo eta, izenburuan aipa bezala, (ber)irakurri beharreko klasikoa, baina kito.
Kontua da Ereinek beste klasiko (labur) interesgarri batzuk atera zituela bilduma horretan baina lau baino etziren argitaratu. Lastima, agian seriaren izenarekin bat etortzeko baino etzen gehiago luzatu proiektua. Besteak (ber)irakurtzeko gogoaz, dena dela (Camusen Arrotza, Melvillen Bartleby eta Stevensonen Jekyll doktorea).
Detaile kuriosoa; Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero ospatzen duen irakurraldi jarraiturako aukeratu zuten honako Metamorfosia bere 2016ko jardunaldian eta horren harira eginiko hitzaldietan ( liburutegi bakar batean baino ez dagoena) Garikanok berak (edo Rufino Iraolak, orain ez dut gogoratzen) dio agian egokiagoa litzatekeela Xabier Kintanak izenburuari hasieran eman zion ordaina; Itxura aldaketa jatorrizko zentzu zentro-europar bat eransten baitzion. Bestetik, kuriosoa iruditu zait baita ere hainbeste bertsio agertu izana, euskarara itzulienetako lana ote?