Eleberri grafikoa, 296 orrialde

Basque hizkuntza

Astiberri(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-18909-42-9
ISBN-a kopiatu!
5 izar (4 berrikuspen)

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan.

Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean, baliabide berriak ere asmatuz. Lan honen erradikaltasun narratiboak mugarria ezarri zuen nobela grafikoaren unibertsoan, eta, ondorioz, Pulitzer saria lortu zuen: komiki bati emandako aurrenekoa eta bakarra.

2 edizio

(e)k Art Spiegelman(r)en Maus liburuaren kritika egin du

Gogorra bezain ederra

5 izar

Oso gustura irakurri dudan komikia izan da. Hasieratik konturatu nintzen Vladek istorioaren protagonistak ingelesez gaizki hitz egiten zuela eta horregatik daudela euskarazko itzulpenean mota ezberdinetako akatsak. Kontakizunak poloniara salto egiten duenean ez ditugu akats hauek irakurriko eta.

Liburua lehen aldiz euskaraz irakurri dudanez ez naiz gai itzulpenaren inguruko kritikarik egiteko, baina oso gustagarria eta erraza egin zait irakurketa. Egia esan, komiki mardula dela iruditu bazait ere oso azkar irakurri dut.

Kontakizuna berriz, oso gordina bada ere, pertsonaien identitatea deskribatzeko animaliak erabili izana, aita-semeen grabaketen inguruko xehetasunak eta holokaustoaren ondorengo bizitzaren deskribapenek izugarrizko jokoa ematen diote. Art Spiegelmanen beraren sentimendu eta sentsazioen deskribapenak ere izugarri gustatu zaizkit eta gertakizun lazgarri horiek bizi ez zituen batek marrazki bidez nola ekarri dituen ikustea liluragarria gertatu zait.

(e)k Art Spiegelman(r)en Maus liburuaren kritika egin du

irakurri beharrekoak

Baloraziorik ez

Badira irakurri beharrekoen zerrendan sartu arren, gauza bategatik edo besteagatik oraindik irakurri gabe ditudan liburuak. Maus horietako bat zen. Julen Gabiriak euskarara ekarrita, ezin gehiago atzeratu. Hasi eta bukatu egin dut. Liburua utzi ezinik ibili naiz.

avatar for Uxue

baloratu du

5 izar