Urtzi Odriozola Lizaso (e)k Leire Ibarguren(r)en Laura esaten zioten liburuaren kritika egin du
Izebari buruz hainbat kontu argitu zizkidan
5 izar
Ez naizenez literaturaz inolako aditua, idazkeraz baino liburu honek nigan sortu zituen sentimenduak aipatu nahiko nituzke.
Familian urteetan gorde eta ezkutatu den izeba Mirenen bizitzako niretzat ezkutuko zati bat kontatzen baitu. Izeba asko mirestu izan dut beti, borrokalaria, ameslaria eta gizarte hobeago bat eraikitzeko pertsona gogotsua baita. Baina, niretzat ezkutuan zeuden ETAko propagandako kide izana, Bilboko Artiach-en sindikalista ibilia eta El Salvadorren "oporretan" egiten zituen egonaldien berri liburu honen bidez jakiteak izebarekiko nuen ikuspegiari beste buelta bat eman diot.
Izugarria eta aldi berean ia ulergaitza iruditzen zait hainbat internazionalistek ideal eta kontzientziak bultzatuta beste gerra eta borroka batzuetan nola parte hartu zuten irakurtzeak. Izugarria gertuko pertsona bat horrela ibili zela ikusteak, ia bere bizia galtzeraino. Eta etxera tarteka ekartzen zizkigun oparien (arto zurtoinez eginiko panpinak, egurrezko Ninja Dortoken kotxea...) atzean zer istorio dauden deskubritzea. Gu beti izaten ginen oparien zain.
Niretzat aldaketa izan da, eta oraindik ere hor dabilkigu, mugimendu …

Niretzat aldaketa izan da, eta oraindik ere hor dabilkigu, mugimendu feministetan sartuta. Izeba nekaezina.