Erabiltzailearen profila

Urtzi Odriozola :ahobizi:

urtzai@mastodon.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Informatikaria eta saltxeroa. Denbora librean bideojokoen mundua euskaldunei hurbiltzen saiatzen naiz. Euskal Herri euskaldun batean amesten dut

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Edukiari buruzko abisua Gerra tanke baten deskribapena. Droneengandik babesteko, itxura surrealista dute batzuk

dela eta nire ordu txikitako hainbat ohar eta burutazio. Ez zaizkit kasualitatea iruditzen eta 👇🧵

- Ukrainako gerran NATOren ikuspuntuaz kanpo informatzen zuten hainbat hedabide zentsuratuta daude, RT kasu. Telegram askoren alternatiba da info zuzena jasotzeko

- Gaur Moskuko lurraldean eraso terrorista bat gertatu da dozenaka hildako eta zauriturekin. AEB eta Britania handiak duela bi aste arrisku honetaz ohartarazi zituzten Errusiako beren herritarrak

@birasuegi @kakapo ordu batzuk ematen dizkiot nik. Iganderarte agian.

Mapa hori ez dago eguneratuta: hegoaldeko airodromo zaharra eta ekialdeko arazte planta dagoeneko Errusiarren esku dago.

Koke plantan muturra sartuta eta mendebaldeko galdararen sarrera ixten (bigarren mailako hornikuntza bidea moztekotan).

Diotenez erretiratzeko aukerarik ez dago iada eta Belgoroden gaur Ukrainak hil dituen zibilek ez dute egoera lasaituko. Sarean diote barruko 3500etik 1 bera ere ez dutela bizirik utziko

Azken aldian, hedabide konbentzionalen informazio falta edo propaganda eta sare sozial gehienen zentsura dela eta, Ukrainako gerra jarraitzeko telegram kanal bat ari naiz erabiltzen.

Egia esan, hemen ere propaganda dexente dago (baita gerrako eduki gordina ere), baina mendebaldeko hedabideen aurkako bertsioa hedatzen dute. Baita hauen ixiltasun interesatua apurtzen ere.

Informazio gehiena errusieraz, ukraineraz eta ingelesez dago. Tarteka espainolez zerbait idazten dutelarik.

Zubiko oporraldia probestuz frantzian izan gara familian. Frantsesen gaineko hainbat aurreiritzi apurtu zaizkit bertan.

Alegia, frantsesak orokorrean harroputz lerdo integralak direla esaten duen hori.

Konturatu naiz frantsezez dakizkidan hitz apurrak erabiliz eta lehen hitza eta saiakera eginda, ia denak zabaldu zaizkidala eta batek baino gehiagok asko lagundu naute bidaiako arazotxo tipikoekin.

Lerdo integralak leku guztietan daude, baina sorpresa atsegina izan da.

Badakit artistari mugarik ezin zaiola jarri eta espresio bide guztiak ireki behar direla...

BAINA haurren liburuak irakurtzean honelakoak ikusten ditudanean, pentsatzen dut marrazkilaria ez ote den konturatu izar horrek zer gertukoa eta txikia izan behar duen ilargiaren aurretik egoteko, ala alderantziz, ilargia zeinen urrun eta beldurgarrikiro erraldoia 😂🤩

@EDERTO87 duela urte batzuk galdu nuen Mikelekiko gertutasuna.

Pena da, baina zapaltzaileen aldeko lerrokatze nahiko argi bat izan du. Dirua eta lanagatik? Ziurrenik bai, ze ez du erraza izan behar freelance moduan gatazketan ibili eta gainera boteretsuenen korrontearen aurkako ideiak zabaltzea.

Ez da nabarmenena agian, baina nabarmentzeko modukoa bai eta min ematen du.