Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Philip MacDonald(r)en El Nudo Corredizo irakurtzen hasi da (Crisol, #367)

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Idazle "jaso" batek egin leikien ariketa interesgarrixenetako bat, pertsona kamuts baten azalian sartzia dok. Gristasuna ez dok intelektualki mailla bajua daken pertsonen ezaugarrixa (liburuan argi ikusten dok hori), eta kamustasun hori, elbarrittasun emozional hori, barruko hustasun hori islatzeko, hizkera sinple baiña eraginkorra erabiltzen jok idazliak. Lantzian behin happy endik bako kontakizunak irakortzia ondo dago; baiña, arraixua... hamen ez happy startik, mediumik ez endik etxagok! ;-) I Mundu Gerrako frenteko erretaguardiako herri bateko bizitzia kontatzen dok bertan, eta nahiz eta trukulentzia "fisikorik" ez egon, bertan kontatzen dirazen gauzak oso gogorrak dittuk, batez be kamustasun horren gradu gorena jaukan jentia dalako. Ondo idatzitta, kontakizun osuan interes gradua mantentzen dabena, baiña ez da irakorgairik onena triste hagonerako. ;-)
Arima grisen bizimodu grisa irakorritta, norberana koloretsuagua begittantzen dol jakiña. Baiña udazkeneko eurixetan, gristasuna muiñera be sartu lajeikek...
Begirqtu bihar izan juat: Berezinako desastria. fr.m.wikipedia.org/wiki/Bataille_de_la_B%C3%A9r%C3%A9zina
Traza ona jaukak. Eta hasi gaittuk gauzak ikasten. Girotzeko, begiratu bihar izan jittuadaz: - Cronstadt txapela: fr.wiktionary.org/wiki/chapeau_Cronstadt - Sedango desastria. fr.wikipedia.org/wiki/Bataille_de_Sedan - Crécyko burrukia. fr.wikipedia.org/wiki/Bataille_de_Cr%C3%A9cy

Francia, año 1523. Blaise de Lalliere, joven soldado al servicio de Su Majestad, regresa, precediendo a su protector el Marqués …
1951ian ale hau inprimidu zanian aittak 22 urte jittuan; ondiok anai bixak Isasixan bizi ziran gurasuekin. Pentsatzekua dok amama Ines hil eta gero handik ekarrittakua izango dala, gaztetako beste abentura liburuekin batera. Izan be, horixe dok hau: abentura liburu eraginkor bat. Baiña ohiko duelo eta erromantziez gain, Aro Modernoko info historiko ugari be ba dakarren kalidadeko nobela historikua. Ez ei zan autore honek egindako bakarra izan, beraz pentsau leike haren beste nobelak irakortzia, modu entretenigarrixan ikasteko bide oso ona egongo dala. Apuntauta!
Nobela motia eta idatzittako garaixa kontuan hartuta, normala dok be topikuak agertzia: noblien berezko noblezia (mito hori), etsai gogorra baiña zintzua, emakumian ohoria (eufemismo hori)... Halan be, folletiñetan eta pelikula txarretan karikatura hutsa dan hau, hamen pertsonajien karakterizaziño onakin batera dator. Beste mailla baten.
Asko gozatzen najabilk, ez najuan halakorik espero gurasueneko liburu zahar batengandik. Kalidadezko nobela historikua dok: bistan dok Shellabarger asko irakorrittakua zala, eta garai hartako gertakarixak eta bizimodua sakonki ezagutzen zittuala. Horrek guztiak, argumentu senduaz eta idazteko era erakargarrixaz lagunduta, emaitza oso ona lortzen jok.
Hara nun, protagonistak ilustre batekin bazkaltzera doiazen: Rotterdamgo Erasmus in person! (hainbeste gazteren beken atzian dagon tipo hori, bai bai!). Nik institutuan bere izena eta ezer gitxi gehixago ikasi najuan, eta gaur da eguna beti kontatzen doten anekdota eskatologikuaz gain, berari buruz ez dakittela beste ezer. Ez bere pentsamentuaz, ez bere liburuez... ea ba, liburu honek Erasmo pixkat gehixago ezagutzeko bidia emoten destan.
Harrittuta nauka: Ivanhoe estiloko karikatura bat espero najuan, 1940 hamarkadako pelikula superfizialen estiluan, baiña ondo girotutako nobela bat topau juat, historia liburuetako gertakari nagusixez gain, XVI. mendeko Europako jentian bizimodua irudikatzen dabena.

Francia, año 1523. Blaise de Lalliere, joven soldado al servicio de Su Majestad, regresa, precediendo a su protector el Marqués …
Faktore anakronikua aplikauta (beste garai bateko best sellerren estandarrak), liburu bikaina begittandu jatak. II Mundu Gerrako ittu nagusixak ezagunak dittuk, baiña liburuetan agertzen dirazen gertakari famosuen artian, jentia eta soldauak bizi egitten zittuan; horixe da liburu honek kontatzen dabena, eta interes berezixa emoten detsana. Hiru protagonisten historiak, gaiñera, modu "zikiñian" txirikordatuta jagozak, hau da, sinisgarrixa dan modu baten, artefakto literarixo askotan ikusten dogun modu perfektuan barik. Dana dala, azkenengo zatixan irabazlien kontakizuna eta moldiak nagusitzen dittuk (epikia, soldauen arteko elkartasuna, armada aliauen txungotasun guztian azpixan, zintzotasuna dagola, eta alemanen zintzotasunan azpixan, gaiztotasuna...) amaiera mingotx konbentzionalakin biribilduta.
Liburua amaittu arte, etxuat begiratu nahi izan autorian biografixarik. Oin hobeto ulertzen juat, autoriak lehen eskutik ezagutzen zebala antisemitismua, eta Europako gudu zelaixen girua. Ezagun dok bai, benetakotasun haundiko pasartiak jagozak.