Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Jose Antonio Uriarte: Poesía bascongada. Dialecto vizcaino (Paperback, euskara language, 1987, Bizkaiko Foru Aldundia) 3 izar

(EHUko Euskara Institutuaren Euskal Literaturaren Hiztegitik). Asmo Erromantiko nabariari lotuta ekin zion Aita Jose Antonio …

Fondo de armario

3 izar

Bilduma bat dan neurrixan, ez dok oso-osorik irakortzeko liburu bat, ez bada eze kontsultarako, edo norbere intereseko gauzen billaketarako. Hitzaurria bai: bildumia testuinguruan jartzeko balixo jeskuk, berorren protagonista nagusi bixen azterketa literarixua be eginda (JA Mogel eta E Azkue). Hortik aurrera, salto haundixak egin jittuadaz, Mogelen alegixetan adibidez (lehendik irakorritta najittuan) edo gai relijiosuetan. Indizia eta oharrak bihar-biharrezkuak dittuk autoriak bereiztu ahal izateko, eta autore "txikixen" artian, edo epigrama laburren artian (halako itturrixan, bestelako kanposantuan...) gauza interesgarrixak jatozak. Adibidez: - Durangoko zidargiñenak, ixa bertso guztiak jasota datoz. - Ramon Etxezarreta Hurtado de Amezaga, "txit" adberbixuan pareko bikin ("tint" eta "txito"). - Gerrako bertsuak, I. karlistadetakuak (espainoltasuna euskeraz goratuz, foballian legez) eta Marokokuak (bat Uriarte berana, bere alderdi pistolerua erakutsiz).

Mogel neoklasiko moralistia balixo haundikua dok, jakiña. Baiña neretako, deskubrimenturik haundiña -Durangoko plateruekin batera- Eusebio Azkue izan dok. Kasu honetan sustrai neoklasikotik, erromantizismoz bustitta datorren gizona. Gehixen gustatzen jatana: "Ironia eta …

(e)k Pierre Benoît(r)en La castellana del Libano liburuaren kritika egin du (Crisol, #232)

Pierre Benoît: La castellana del Libano (Hardcover, Spanish language, 1952, Aguilar) 3 izar

Ofizial frantses gazte batek bere bizitzako pasio handia kontatzen du. Informazio Zerbitzurako edo Kontraespioitzarako izendatua, …

Libanoko egunsenti larrosak

3 izar

Liburua ederra dok irakortzeko: Libano-Siria aldian kokatuta, 1920 bueltan, Frantzia eta Inglaterra kolonialak euren arteko lehixan diharduela, bertako klase altuko funtzionario, militar eta zipaiuen (sic) giruan sartuta. Horren gaiñian, (kontra)informaziño zerbitzuen biharra ikusi geinke, eta finantzen munduko zirrikituak -aberatsa izan bihar haiz, edo zorretan sartzeko konplexurik ez izan-, eta gauza guztien gaiñetik, Hester Stanhope andrian oroitzapen erromantiko bat. Baiña liburuan azpiko mezua hauxe dok: gizarte altuko bizimodua, bere fiesta eta fribolidiakin, eta batez be emakumiak -luxu gosia dala eta- gizona galbidera jaroiek. Bihar-dan-moduko gizonak etxuek bihar dirurik, bizitza ariñik, ezta emakumerik be: nahikua juek basamortuko bizitza soillakin, kikirri-usaiñakin (tabakua, izardi-miña, araka), kamelluekin eta soldauen arteko adiskidetasun perez-revertiarrakin. Idazlian barri izanda (eskuin muturreko pro nazixa), deigarrixagua dok protagonisten arteko harremana hain gay izatia:

"Nos besamos. ¡Cuántas cosas íntimas contienen, para los que saben paladearlas, estos besos entre hombres!" (p.463)
"Por muy bajo que hubiera podido caer - ¡y sólo el sabía …

(e)k Pierre Benoît(r)en La castellana del Libano(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #232)

Pierre Benoît: La castellana del Libano (Hardcover, Spanish language, 1952, Aguilar) 3 izar

Ofizial frantses gazte batek bere bizitzako pasio handia kontatzen du. Informazio Zerbitzurako edo Kontraespioitzarako izendatua, …

Laredoko hondarrian, eguzki galdatan, ikasi juat Salomon erregiak feniziueri egindako zedro-egur enkarguak deforestau zittuala Libanoko mendixak. Espainiako itsas armadiak Bardenekin egindako legez. Diru putia!

(e)k Pierre Benoît(r)en La castellana del Libano(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #232)

Pierre Benoît: La castellana del Libano (Hardcover, Spanish language, 1952, Aguilar) 3 izar

Ofizial frantses gazte batek bere bizitzako pasio handia kontatzen du. Informazio Zerbitzurako edo Kontraespioitzarako izendatua, …

Oso ondo girotuta jagok, bistan dok umetan ekialdian pasautako urtietan asko ikasi zebala Benoitek. Bestalde, arerixuen arteko harreman zibilizauana beti dok erakargarrixa: forma atsegiñak, azpi jokua. Pobrietan hipokresia esaten jetsagu, aberatsen artian diplomazia.

Maria Larrea: Los de Bilbao nacen donde quieren (Paperback, Es language, 2023, Alianza) 4 izar

1943ko ekainean, Bilboko prostituta batek bere seme jaio berria jesuita batzuen esku lagatzen du. Handik …

Generuen gaiñetik

4 izar

Nobelia? Erreportajia? Biografia? Hiruretatik jaukak eta hirurak interesgarri eta ondo. Zinian eragiña be nabarmena dok, denporan atzera eta aurrera eginda eten barik, situaziñuak ezelako azalpenik barik blaust botata, eta collage erara ikuspegi osua emoteko. Oso modu eraginkorrian, esan biharra jagok. Eta, batez be, ausartian, idazlian exposiziño mailla altua kontuan hartuta.

(e)k Maria Larrea(r)en Los de Bilbao nacen donde quieren(r)i buruzko iruzkina egin du

Maria Larrea: Los de Bilbao nacen donde quieren (Paperback, Es language, 2023, Alianza) 4 izar

1943ko ekainean, Bilboko prostituta batek bere seme jaio berria jesuita batzuen esku lagatzen du. Handik …

Harrittu egin nauk idazkera indartsu, gordin, konplejurik bakuak. Gaixa oso interesgarrixa dok sasikumiondako abante.eus/gu-sasikumeok/ , eta eskertzen dok tono lotsabakua. Bizitziangaittik ixa barkamena eskatzen ibillittakuak izan zittuan gure aurrekuak, baiña mahai gaiñian txalo bat emoteko eskubidia jeuken. Bai horixe!

(e)k Danele Sarriugarte Mochales(r)en Hamahiru ipuin liburuaren kritika egin du (Narratiba, #142)

Luisa Carnés, Danele Sarriugarte Mochales: Hamahiru ipuin (Paperback, Euskara language, Erein) 3 izar

Bikote gazte baten laztanei begira lotsagorritu da moja; ugazabari planto egin dio jornalari-taldeak; emakumezko errepublikarrak …

Lagin bat

3 izar

Ipoin bildumak arriskua jaukek, hautaketian arabera inpresiño jenerala asko aldatu leikiala. Etxakixat ze neurrittan gertatu dan hori liburu honetan. Carnésen idazlanak asko dittuk eu.wikipedia.org/wiki/Luisa_Carn%C3%A9s , eta biharbada bilduma honetan estilo diferentietakuak sartu nahi izan jittuek, erakusgarri modura edo. Behintzat, batetik bestera estilo aldaketa itzalak jagozak. Hau ez dok txarra, e? Bakarrik jiñuat, igual ipoin guzti-guztiak ez dirala izango dan-danon gustokuak. Hau hala izanda, indar haundiko kontakizunak biltzen dittuk liburuonek, bizitzako gertakarixak erakutsitta, beti be epaittu barik (ondorixuak, norberak etara bihar).