With ravishing beauty and unsettling intelligence, Michael Ondaatje's Booker Prize-winning novel traces the intersection of …
Musikiak presentzia haundixa daka, nobela honetan. Eta nik irakorri ahala, entzun:
My romance youtu.be/vyCG2CTH6O8
How Long Has This Been Going On youtu.be/GbTQWdnpjBk
Nagusiki mendeku baten kontakizuna da, halere honetaz gain beste hainbat gai ere ikusi ahal dira: …
Ongille absolutorik, mendeku mode on: krudeltasun "patinazuak" eta haxixakin batera, Edmonden alde illunena ikusten hasi gaittuk. Imajinatzen juat, garai hartako folletinen moraltasuna ezagututa, gero "jangoikun kaxtigua" etorriko dala.
Guay dago, edozelan be. Behin baiño gehixagotan imajinau jittuadaz etxeko arbasuak, belaunaldiz belaunaldi, abenturokin begixak zabal zabalik.
Bigarren Mundu Gerraren ostean kokatzen da Alemanaren mamua, Alemania Naziko bi herritarrek lurzoru handi bat …
Nazixak gurian!
Baloraziorik ez
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna …
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna (Wilhelm Malleten datu bilketia exhaustibua dok, imajinatzen juat etorkizuneko ikerketak errezte aldera). Bestalde, alemanen puzzlia osatzeko piezen faltia dala, ezinbestian hari soltiak eta konjeturak gelditzen dittuk han-hemenka; baiña egilliak argi jiñok zer dan sigurra (froga dokumentalekin), zer zalantzazkua eta zer ezezaguna. Hutsuniak inferentziez ez betetzia gustau jatak.
Grazixia egin jestak manta elektrikuan kontua. Markina-Xemeinen urte asko egin najuan biharra, eta konturatu nintzanez, paziente askok jetsen bildurra manta elektrikuakin lotan gelditziari. Oin bajakixat zergaittik.