Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 9 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Eusebio Erkiaga: Eusebio Erkiaga 1912-09-04 1993-05-31 (Paperback, euskara language, 1995, Lekeitioko Udala - Kultur Batzordea) 3 izar

Eusebio Erkiagaren omenezko liburuxka, idazleak Lekeitioko San Antolin jai programetarako urteetan sortuniko bertsoak biltzen dituena.

Eusebio "Endaitz", hurrago

3 izar

Nere olerkixekingo alergixiari aurre eginda, esku artera allegautako hau irakorri bihar najuan. Etxatak damutu! Lehendik Erkiaga begiz jota najeukan, Augustin Zubikaraiekin batera "makillen egunetan" euskerazko prentsako aintzindarixa izandako "Eguna" izperringian kazetari gaztien artian topau nebanian, pasarte bizixen protagonista. Oin dala gitxi barriro agertu jatak, Eusebio Maria Azkue ahanzturatik (semian kerizpetik) erreskatatzeko eginiko bihar saiatuakin. Beraz, ezin neban ez irakorri liburuxka hau.

Ezin juat bertsueri buruz iritzi haundirik emon. Kostunbrismua agertzen dok (beti interesgarri, herriko antxiñako gauzak interesatzen jakuzenondako), eta gerra aurreko umien eta gaztien bizimodua erakusten deskuen briztada batzuk. Baiña, zalantza barik, neretako sorpresarik haundiña Bixkokalian toponimo zaharran aldeko aldarri bat topatzia izan dok. Noiz eta 1982an, seiñalau juan Erkiagak izen jatorra atzeraka zoiala, neo-izenak bultzatuta! Poztuko zan, 40 urte geruago izenan asunto hori konpontzeko bidian dagola jakinda.

(e)k Laurent Richard(r)en Divagaciones Subterráneas(r)i buruzko iruzkina egin du

Laurent Richard: Divagaciones Subterráneas (Paperback, gaztelera language, En Plan Fino ediciones) 4 izar

Laurent Richarden bigarren liburu honen gaia, aurrekoarena bezala, espeleologia da. 17 kontakizun laburrek osatzen dute …

Liburua edozeiñendako entretenigarri bada be, espeleologuok gozamen extra bat igarri geinkek: " Pronto caeremos de nuevo en la inconsciencia del lujo de las cosas terrenales. Su abundancia en la superficie secuestra su placer; su normalidad cotidiana nos ciega de excepcionalidad. Las necesidades comunes de comer lo deseado en el momento querido, de evitar el frío y el calor, de dormir cómodamente, son habitualmente relegadas a la categoría de quehaceres automáticos". Explo gogor baten ostian kuebatik urten eta gero hainbestetan igarrittako sentsaziño gozua, sekulan berbetan adierazi ezin izan dotena!!

Quino: Potentes, Prepotentes e Imponentes (Spanish language, 2024, Penguin Random House Grupo Editorial) 4 izar

1989ko liburuaren berrargitalpena. Autoreak botere harremanei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, umore xalo eta zorrotzaren ohiko …

Poderia

4 izar

Bilduma honen tonua gogorragua, dok, Quino xaloari gogor esan baleikixo. Kritika soziala behintzat, zatixa zorrotzagua dok, beti goxotasun puntu batekin, baiña norabide jakin baten hausnarrian lagatzen gaittuana. Pare bat kolpek karkaraka laga nabek, baiña gehixenetan irribarre gozo batekin pasatzen dittuk pajinak. Asko gustau jatak.

(e)k Laurent Richard(r)en Divagaciones Subterráneas(r)i buruzko iruzkina egin du

Laurent Richard: Divagaciones Subterráneas (Paperback, gaztelera language, En Plan Fino ediciones) 4 izar

Laurent Richarden bigarren liburu honen gaia, aurrekoarena bezala, espeleologia da. 17 kontakizun laburrek osatzen dute …

Ai ama, zenbat barre. Laurenten itxurazko seriotasunan azpixan, umore fiña dok nagusi -lehelengo liburuan ondo ikusten zanaz-. Hamen be ez dok falta, eskatologia falta barik jakiña.

(e)k Roger Marcorelles(r)en Aventures insolites(r)i buruzko iruzkina egin du

Roger Marcorelles: Aventures insolites (Paperback, Frantsesa language, Books On Demand) 4 izar

"Une jeunesse du siècle dernier" idazlanaren ostean (bere haurtzaroari eskainia), Montpellierrekoak naturan bizi izandako abenturak …

Ze idazkera atsegiña daukan "Marco"k. Bestalde, Montpellierrekua izanda, Okzitaniako geografian zihar bidaiatzeko aukera politta izango dotela jirudik. Hasteko, Saint-Guilhem-le-Désert zer dan eta nun dagon begiratu bihar izan juat... Zelako politta! eu.wikipedia.org/wiki/Saint-Guilhem-le-D%C3%A9sert

(e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du

Joseba Sarrionandia Uribelarrea: Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Paperback, Pamiela argitaletxea) 3 izar

Bidai atsegiña Habanako gaba giruan. Imajiñau lajeikek liburu hau zelan idatzittakua dan: idazliak bere bizimodua egitten jok, eguna amaitzian -zigarro bat hartuta?- illunabar gero eta berantiarraguari begira, egindakuaz hausnartzeko astixa hartuta. "Ni ez naiz hemengoa"ren estiluan (irakorri netsan lehelengua, eta urte askuan bakarra) pentsamendu batzukin hobeto konektatzen dok, beste batzukin baiño (testu batian "teleologia" berbia agertzen danian... puf!). Baiña bihotz-berogarrixak dirazen gauza asko topatzen dittuk, edo kurioso edo historiazale garanondako mamiña, edo Kubako egoera konplexuari buruzko informaziñua. Zati txikittan irakortzekua, norbera be gabaz, kalera begirako leihuan.

Unai Iturriaga, Alex Sanvi (ilustratzailea): Udaberririk ankerrena (Hardcover, euskara language) 4 izar

1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz …

Gertatu zana, agerixan

4 izar

Komikixa gogorra dok (ezin bestela izan, Elgeta bueltan gertatu zirazenak kontatzen). Halan be, errealismo majiko detalliak eta elipsis haundixak kontakizuna gozatzen laguntzen juek. Gertatu zana zihetz nahi dabenak, historialarixen biharrak jaukaz. Seme gaztenak ekarri jok eskolatik, hantxe lantzen jabizak-eta, eta zentzu horretan argitalpen oso aproposa begittandu jatak, gai hain mingarrixari modu egokixan heltzeko, jakinmiña ixotuta, baiña umiak izuz izoztuta lagatzera allegau barik. Guriari behintzat argittu jetsat, bere aittitta, Habana baporera igo ziran ume guzti hórren artian bat izan zala...

Joseba Sarrionandia Uribelarrea: Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Paperback, Pamiela argitaletxea) 3 izar

Irakorketa atsegiña, gabeko orduetako irakorle, idazle eta irrati entzulien giro hain berezi eta hain neure horretan.

Gizon honek dittuan liburu ugarixen artian bizpahiru baiño ez jittuadaz irakorri, biharbada errezegi dakatelako (gehixenak etxian dakaguz). Egunen baten konpondu biharko juat hori!

Alberto Sendra Mocholí: Habitantes de la oscuridad (Hardcover, Gaztelera language, Sociedad Entomológica Aragonesa) 4 izar

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten …

Opari ederra

4 izar

Sendra koordinatzaileari idatzi diot, opari honengatik eskerrak emanez: horrelako kalitatezko argitalpena (nolako edizioa! argazkiak! edukiak!) ez litzateke 80 eurotatik jaitsiko merkatu komertzialean, eta 35 eurotan saldu digute. Benetako oparia! Edukiari buruz, liburu hau datozen urteetan askotan kontsultatuko dudala begi bistakoa da. Bioespeleologiarako sarrera bikaina da (lehenengo atalean), baina behin mundu horretan barneratu nahi duenentzat ere, hurrengo atalak oso argigarriak dira.

Francisco Fernández de Mendiola: Isaac Puente (Paperback, Txalaparta, S.L.) 4 izar

«Osasuna, askatasuna bezala, pertsona bakoitzak lortu behar du». Isaac Puente Maeztuko mediku anarkistaren adierazpen honek …

Lagun zaharra

4 izar

Liburu ona. Exhaustibo xamarra, baiña halan be ez dok astuna egitten. Jakiña: bere interesen arabera, batek zati bat edo bestia gehixago aprobetxauko jok, edo polikixago irakorri. Baiña egitturia argixa dok, eta aspaldittik ezagutu nahi neban lagun zahar honekin ganoraz topo egitteko balixo izan destak. Liburuan amaieran datorren antologixan, Puenten idazki batzuk irakorri lajeikez; eta bibliografixan -exhaustibua baiña, autoriak berak esanda, igual osua ez- datorren idazlanen zerrendia oso luzia dok, Puente hobeto ezagutzeko eta gehixago ikertzeko hari lagungarri ona. Urte askotarako, Isaac!