Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Julio Cortázar(r)en Rayuela liburuaren kritika egin du
"Emetik" eta andik
Normalian, erregalatzeko, klasikuen "premium" bertsiñuak aukeratzen jittuadaz (prologuak, epiloguak, oin-oharrak...). "Gggaxuela"n 50. urteurreneko ediziñuakik be horixe billatzen najuan, baiña behiñ etxian, ez zuan nik espero nebana (extra bakarra, amaierako epistolarixua). Baiña egixa esan, normala dok: ze azalpen emon leikixok halako "gauza" bati, bere esentzixia izorrau barik? Bai, dagola dagon modura. Eta gure etxeko apalian, belaunaldi askotarako.
Izan be, bigarrenez irakorri juat (berez, 2,5garrenez) baiña gehixagotan be eingot seguraski. Kortazarrek Barrenetxeari idatzittako legez: "(...) Rayuela tiene las calidades de emético que quise darle, y que es como un feroz sacudón por las solapas, un grito de alerta, una llamada al desorden necesario. Pero vos, que por una simple cuestión de madurez intelectual y de técnica profesional has leído el libro un poco como yo lo he escrito, es decir, al final de una larga ruta, de una inmensa biblioteca leída y vivida y decantada (...)". Eta gero, irakorketa intelektual eta biszeral simultaneuen aldarrixa. Eta catala eta tregua dantzen kontua. bibliotecasparaarmar.blogspot.com/2020/01/bailar-tregua-catala-catala-tregua.html?m=1 Hau dok: bere sasoian era batera ulertu najuan legez, oinguan ixa-ixa liburu desbardiña irakorri juat. Zer izango ete dok hamendik 20 urtera, bizi banauk?
Oingo irakorketan -martxa fortzauan, daitort, etzi Parisera goiaz-eta- Pariseko partia baiño gehixago, Buenos Airesetakua gustau jatak. Ez nintzuan gogoratzen azken zatixakin, Holiveiraren krisisana, eta lilluragarrixa egin jatak. Aurreko guztiak barkatzeraiñok.
Liburu hau irakortzera doianak kontuan hartu biharko lajeukek: "(...) ese lector era mi antagonista entrañable, como lo es el ser amado, y porque le exigía una actitud de contacto crítico, un tirarme los platos a la cabeza como yo se los estaba tirando a él (...)". Ez dok ez, irakorketa erosua eta.
Begiratu bihar izan dittudazen gauzen azken zerrendia: - Les amants (sic) du Havre youtu.be/A3duPPtUjbY - Le temps des cerises youtu.be/gfUs0y4Cdng (1000 aipu irakorri eta gero, zorixoneko kantuau entzun bihar zuan; bide batez esanda, ETXATAK ASKO GUSTAU kantu modura - eta bertsolarixak darabixen doiñu baten trazia hartzen jetsat). - Coronel Flappa es.m.wikipedia.org/wiki/Intento_de_golpe_de_Estado_en_Argentina_del_28_de_septiembre_de_1951 - Ceferino Piriz www.diosgalon.com.ar/?p=71 - Piantar www.asale.org/damer/piantar
"Del lado de acá" hastia atseden bat dok. Argentinako girua gehixago gustatzen jatak, etxekuagua dok (lehengusuekin gogoratzen naizelako igual?). Erredios! Ederra aldia Parisekuekin, erreferentzia erdixak be ez najittuan harrapatzen.