Itzuli

(e)k Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea(r)en Emakumeen baitan liburuaren kritika egin du (Mugarri, #18)

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Ane Lardi Enbil: Emakumeen baitan (Paperback, euskara language, 2011, Oiartzungo Udala) 4 izar

Hizkera bizixa

4 izar

Gozamena egin izan jatak beti tokixan tokiko hizkeria ezagutzia: batua "euskalki frankoa" danak ezagutzen juagu, baiña halako biharrak argitaratu ezian, nekez allegatzen dok herri hizkeria bertakua ez dan jentiangana. Ahotsak.eus-en "ezpal off" bat dok oiartzuarrenbaitan.eus , eta berorren martxan zuzenian parte hartu ez baneban be, nere familia politiko erdixa hor jagok sartuta, baitta elkarrizketatuen argazkixen artian neuk egindako bospasei be. Beraz, doble pozgarrixa izan dok liburu politt hau irakortzia. Iragana jaso, eta etorkizun hobe baterako bardin balixo dabena!